Lamiakoko ibarra

Erandio aldetik, itsasadarreko bulebarretik, Leioara iritsiko gara, Lamiako auzora. XIX. mendearen erdialdetik aurrera, eremu horretako hirigintza izugarri aldatu zen, hondartzetatik gertu zegoelako.

Maximo Agirre merkataria izan zen erantzule nagusia. Luxuzko bizitegi-eraikuntza planifikatu zuen Getxoko Areetan eta Santa Anan; aldiz, industria-, nekazaritza- eta jolas-jarduerak finkatu zituen Leioan. Gaur egun, Lamiakok hiri-plangintza aitzindari haren zati garrantzitsuak kontserbatzen ditu. Bizkaia osoko industria-paisaia bikainenetako bat da, eta oinez zein bizikletaz goza daiteke hartaz, lasai asko, itsasadarrean zehar.

Informazio praktikoa

Informazio historikoa