9 Ibilbidea: Bilbotik Erandio eta Leioarantz, eskuinaldetik

Bilbotik Erandiora eta Leioara.

Itsasadarraren eskuinaldeari buruz hitz egiten dugunean, industrialari handien bizitokiaz pentsatu ohi dugu, baina historia oso bestelakoa da Bilbotik atera eta lehenengo tartean. Ezkerraldearen isla da: langile-auzoak (San Inazio, Elorrieta, Lutxana, Astrabudua, Asua, Lamiako), hain ezagunak ez diren baina oso indartsuak diren fabrikak (Vicrila) eta nekazaritzara eta aisialdira bideratutako lurrak (futbola barne). Gainera, itsasadarraren beste ertzeko industriaren hondarren ikuspegi panoramikoak dituzu bertan.

Gure gomendioa

  • andar
  • bicicleta
  • metro

Bilbo eta Leioa arteko eskuinaldea hamar kilometro baino gutxiagoko ibilaldia da, ia lerro zuzenean; hortaz, oinez edo bizikletaz egin daiteke. San Inazio eta Elorrieta auzoetatik aterako zara hiritik, eta berehala iritsiko Erandiora, itsasadarretik urrundu gabe.

Garraio publikoa aukeratzen baduzu, metroaren 1. lineak geltokiak ditu ibilbidearen ia puntu guztietan: San Inazio, Erandio (erdigunean eta Lutxana eta Astrabuduan), Leioa eta Lamiako.

Gune interesgarriak

  • Bilboko San Inazio eta Elorrieta auzoak

    Bilboko San Inazio eta Elorrieta auzoak

    Historia industrial aberatsa daukaten Bilboko bi auzo.

  • Elorrietako ponpaketa-etxea

    Elorrietako ponpaketa-etxea

    Hondakin-uren lehenengo araztegi-sistema modernoa Estatu osoan.

  • Erandio eta bertako industria-ondarea

    Erandio eta bertako industria-ondarea

    Itsasadarreko ezkerraldearen isla itsasadarraren eskuinaldean. Hain ezaguna ez den “beste industriaren” lekua da, aitzinean zeuden kolosoen itzalpean ...

  • Lamiakoko ibarra

    Lamiakoko ibarra

    Bizkaiko ikuspegi industrialen artean nabarmenetarikoa da, eta patxadaz disfrutatu dezakezu, itsasadarrera begira dagoen balkoi ikusgarrian zehar oinez edo ...

  • Udondoko zubia

    Udondoko zubia

    Espainian eraiki zen burdinazko lehenengo zubia da eta gaur egunera arte mantendu direnen artean zaharrena.

  • Lamiako: futbola hasi zen tokia

    Lamiako: futbola hasi zen tokia

    Hemen kokatu zen arauzko baldintzak betetzen zituen eta soropil ona zeukan lehenengo futbol-zelaia; Bizkaian ezaugarri horiek zituen lehena izan zen, eta ...

  • Vicrila eta txikito edalontzia

    Vicrila eta txikito edalontzia

    Lamiakon ezarri zen lehenengo enpresa da, eta Estatu osoan mota horretako lehenengoa.

Good Idea

A Good Idea

Artatza jauregia

Lamiakotik, ibilaldia egin dezakezu Bizkaiko burgesia industrialaren egoitza ikusgarrienetako batera. Parke publikoa da egun. Artatza jauregiaz ari gara, zeina Victor Txabarri Anduiza industrialariaren, hau da, Trianoko I. markesaren eta haren emazte Josefa Poveda Etxagueren familiaren jabetzakoa baita. Garai hartako egoitza viktoriar handietan inspiratutako jauregiaz gozatu ahal izango duzu, baita bertako lorategiez ere, Bizkaiko burgesia industrialaren urrezko aroa gogora ekarrita.

Gida pdf formatuan

Deskargatu Iron River gida osoa.