Bilboko Alde Zaharra
Bilboko Hiribildua eratu zenean, duela 700 urte baino gehiago, herritarrak soro ureztatuetatik eta arrantzatik bizi ziren, eta itsasadarrak kanpoarekin komunikatzeko biderik onena bihurtzen ari zen. Garai hartan izaera desberdineko biztanle-gune bi zeuden. Batetik, ezkerraldekoa edo Bilbo Zaharra, meatze-eremu bat zen, eta bertan, burdina lantzen zen burdinoletan. Eta, bestetik, eskuinaldean edo Zazpi Kaleetan, jendea merkataritzan eta portuko lanetan aritzen zen. Zazpi Kaleen bihotza harresiz inguratuta zegoen, eta hiru kale paralelok osatzen zuten Denbora joan ahala, beharrezkoa izan zen harresiak eraistea eta itsasadarrarekiko kale perpendikularragoak egitea, lehenengo hirurekin batera. Horixe da gaur egun zazpi kaleen eremua.
Kokapena
Datu orokorrak eta/edo berezitasunak
- 1979tik, oinezkoentzako eremua da, eta 240.000 metro karratuko merkataritza-gune moduko bat da, ehunka establezimendu, taberna eta jatetxerekin.
- Oroimenean, Bilboko hiriak izan duen gatazkarik handiena, 1983ko uholdeak, guztiz suntsitu zutenak alde zaharra. Nahiz eta hondamendia izugarria izan, Zazpikaleek berpiztea lortu zuten eta hiriko alderik merkataritza eta turistikoenetariko bat izatera heldu dira.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
A Good Idea
Alde Zaharretik bazaude, ez utzi bere baliabide nagusietan zehar (hau da, Santiago Katedrala, Riverako Merkatua eta beste hainbat eraikin enblematiko) ibilbide bat egiteari, edo eta bisita gidatua egiteari.. Aprobetxa ezazu benetan bakarrak diren produktuak erosten joateko, edo gastronomiaz gozatzeko, tabernen eta jatetxeen eskaintza zabalean. Bilbok hamaika bisita interesgarri eskaintzen ditu, oinez, itsasontziz, bizikletaz, ibilbide tematikoez, etab.
Bazenekien?
Gune historikoak bisitatzea gustuko izan ezkero, kultur eta paisaiaz blai, ba daude hainbeste herrigune Bizkaian xarma handikoak bisitak eskaintzen dituztenak, besteak beste, Urduña Hiria, Balmaseda, Gernika, portuak, Bermeo, Ondarroa, Plentzia eta Santurtzi, barnealdeko herriak, Lanestosa, Otxandio, Areatza, Durango, Elorrio eta beste hainbat herri.
Informazio gehiago
-
Bilboko Aste Nagusia: astea benetan handia izateko ezinbestekoa
-
Bilbao-Bizkaia txakolinaren ibilbidea
-
Bilbo Handia, kultura, tradizio eta historian zeharreko bidaia bat
-
Asteburu bateko plana Bilbao Bizkaian
-
Marijaiak Bilbora ekarriko du jaia Aste Nagusian
-
Bilbao Bizkaiaz maitemindu zaitez bost egunetan
-
Be Basque, euskal identitatea duten jaiak
-
Bilbao Bizkaia Familiarra
-
Bilbao Bizkaia neguaren argitan
-
Maitemindu zaitez Bilbao Bizkaiarekin aste batean!
-
Zazpi Kaleetan Barrena
-
Igo metrora Bilbao Bizkaia ezagutzeko!
-
Gabonen magia Bilbao Bizkaian
-
Nerbioi: Bilboko bizkarrezurra
-
Kilometro mordoa, izaera ugari
-
Bilbao Bizkaian aniztasuna ospatzen dugu
-
Bilbo egun batean: ezinbestekoak
-
Gure kulturako beste kultua
-
Marijaiaren xarmari gorazarre
-
Bilboko bihotza
-
Produktu onenak, merkatuetan
-
Tradizioa jai
-
San Valentinez gozatzeko 5 plan Bilbao Bizkaian