1 Ibilbidea. Bilbao, Portua hiribildua baino lehen
Irisgarritasunari buruzko informazioa Guggenheim Bilbao Museoa
Portu eta industria arteko iragana, eraldaketa orainean.
Gure gomendioa
- andar
- bicicleta
- tranvia
Itsasadarraren ertzetik igarotzen den paseo atsegina guztiz gomendagarria da: San Anton zubian hasten da, horixe baita ibaiaren 0 km-a, eta Olabeaga auzoraino iristen.
Itsasadarra Bilboko kale nagusia izan zen, eraikin nagusien zola: Arriaga antzokia, udaletxea, Deustuko Unibertsitatea...
Zubiei esker, gainera, ertz batetik bestera ibil zaitezke.
Nahiago baduzu, ibilbide berbera egin dezakezu bizikletaz edo tranbiaz. Portuko kai zaharretatik ibili ahalko zara, gaur egun eremu publiko atseginak baitira.
Gune interesgarriak
-
Itsasadarra, bizkaiko bizkarrezurra
Itsasadarra Bilboko kale nagusia izan zen, eraikin nagusien zola: Arriaga antzokia, udaletxea, Deustuko Unibertsitatea...
-
Miribilla auzoko meategiak
Miribilla auzo modernoa antzinako meategi baten gainean dago eraikita, lurpean nahiz aire zabalean ustiatzen zen meatze-barruti baten gainean.
-
Erriberako Merkatua
Bilboko merkataritza-gune historikoa XV. mendetik.
-
La ceres irin-fabrika
Hormigoizko egiturarekin eraikitako lehen eraikina Estatu osoan.
-
Bilboko tren-geltokiak
XX. mendearen hasierako Bilbon, bidaiariek zazpi geltoki zeuzkaten aukeran, treneko bidaia hasi edo amaitzeko.
-
Bilboko kaiak
Urazurrutiako, Martzanako, Mesedeetako, Erripako, Areatzako, Uribitarteko, Olabeagako eta abarretako kaiak eremu publiko atseginak dira gaur egun, baina, ...
-
Bilboko lauza
Bilbao eta Bizkaiko ikurra da, eta Bizkaiko Labe Garaietako burdina-txirbilekin eginda dago.
-
Egurren konpainia
Itsasadarrean Abandoibarrarantz eginez gero, gaur egun Bilbo Bizkaiko eta Euskadi osoko ikurra den txokora iritsiko gara, Guggenheim Bilbao museora, alegia. ...
-
Bilboko zubiak
Nerbioi-Ibaizabal itsasadarra ezin daiteke ulertu zubirik gabe. Gaur, 14 zubik gurutzatzen dute itsasadarra, eta, datozen urteetan, beste hiru irekiko dira.
-
Deustuko tigrea
Bizitegi-erabilerarako moldatu duten eraikin industrial honen dorrean, 9 metroko tigre baten eskultura ikaragarria dago.
-
Euskalduna ontziola - Itsasmuseum
Itsasmuseum museoan, Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren iragana topatuko duzu, ontzigintza eta portuak oinarri dituen iragana, itsasoak Bizkaian Izandako ...
-
Zorrotzaurre: Deustuko kanala eta erribera
2018an, azkenik, Zorrotzaurre izeneko eremua irla bihurtu zen, erabilera berrietara zuzendutako hirigintza-berroneratzean ipinita begiak, harribitxi ...
-
Zorrotza lurmuturra
Zorrotza lurmuturra, Barakaldoko Burtzeña auzoarekin batera, industria-monumentu babestu gehien dituen zonaldea da Estatu osoan.
Good Idea
A Good Idea
Alhondiga
Bilboko Zabalgunearen bihotzean, antzinako Bilboko Udal Alondegira (gaur egun, Azkuna Zentroa) hurbiltzea proposatzen dizugu. Estilo modernistako ardo-biltegi dotore hori, Ricardo Bastida arkitektoak diseinatua eta 1909an amaitua, Indautxu auzoko eraikin ikusgarrienetako bat da. 2010ean, industria-monumentua kultura-edukiontzi bihurtu zuten. Bertan, estalitako plaza handiaz gozatu ahal izango duzu —estilo arkitektoniko eta material desberdineko 43 zutabez dago apainduta—, baita terraza ikusgarriaz ere.
Gida pdf formatuan
Deskargatu Iron River gida osoa.