Gustatu egingo zaizu hauek JATEA

  • Guk hazitakotik JATEN DUGU

    Euskal sukaldaritza ospetsua berezi egiten duten sekretuetako bat da produktuak tratatzeko modua. Baratzeak, abeltegiak eta abeltzaintza-ustiategiak txikiak dira, eta, beraz, aukera dute barazkiak eta animaliak arduraz zaintzeko.

    Ekoizpen-guneak salmenta eta kontsumo guneetatik hurbil egoten dira, eta alderdi horrek ere kalitatearen alde egiten du. Aprobetxatu sasoiko produktuak hautatu eta eremuko edozein jatetxetan dastatzeko; gainera, ziur zoragarri artatuko zaituztela!

  • Etxeko sukaldea, jatetxe

    Sukaldaritza berria deiturikoak euskal gastronomia tradizionalean dauka jatorria, baina gure sukaldarien ekarpen bereziak aberastu egin du, sormenari esker berritzen jakin dutelako, gure sukaldea arte bihurtu arte. Lurralde historiko guztitik dauden jatetxe ugariren kasua da hori; asko landa-eremuetan daude, eta batzuek Michelin izarrak dauzkate. Beren sukaldaritza iraultzaileak zapore berriak bilatzen ditu etengabe, harritu eta seduzitu egiten duten formulen atzetik beti. Zain dauzkazu.

  • LEHIAKETAK ETA DASTATZEAK

    Urteko sasoia edozein dela ere, ziur Bizkaira etortzen zarenean lehiaketa-formadun hitzordu gastronomiko batekin topo egingo duzula: gaztak, gisatuak, ardoak… Sukaldaritza herrikoiaren jakintzaren isla baino ez dira. Lehiaketa horietan bai, parte hartzea da garrantzitsuena; batez ere, prestatutakoa partekatu eta jai bihurtzea edo erakusgai dauden produktuak dastatzea. Begiratu egutegia, eta aukeratu agendarekin ondoen datorkizuna.

  • PINTXOAK

    ezin hobeto ezkonduta

    Pintxoen mundua oso sofistikazio-maila altuetara iritsi da, eta pintxo bakoitzarekin hoberen uztartzen den ardoa bertan egotea eskatzen du horrek. Lurralde historikoko edozein herritan ibil zaitezke pintxoz pintxo, gastronomia eta adiskidetasuna aldi berean landuz. Zona jakin batzuetan, pintxoen ibilbideak daude, eta bakoitzak bere estiloa dauka. Kanpotik zatozenez, esperientziarekin bat egitea gustatuko zaizu, miniaturazko sukaldaritzaren jaki zoragarriek txoratuko baitzaituzte.