Vicrila eta txikito edalontziaren historia
Lamiako beira-fabrika izan zen Lamiakon instalatu zen lehen enpresa, eta halako lehena Estatu osoan. 1890ean sortu zuen Belgikako familia batek, eta beira zapalen edo leiho-beiren ekoizpenaren orientatzaile izan zen.
Historia apur bat
-
Lamiakon ezarri zen lehenengo enpresa, eta Estatu osoan mota horretako lehenengoa, Fábrica de Vidrio de Lamiaco izenekoa izan zen». 1890ean Belgikako familia batek sortu zuen eta, komunikazioari dagokienez, leku estrategiko batean kokatu zen, itsasadarra lehortu zutenean lortutako lursailetan, alegia; Bilboko portutik hurbil, Bilbao-Areeta errepidearen ondoan eta Bilbao-Areeta trenbidetik hurbil zegoen.
-
Fabrikak beira lauak edo leihoak ekoizten zituen eta, horretarako, Bassen sistemako galdaketa-labea zeukan, Augusto Devilliersen gidaritzapean eraikita, hau da, Emile Gobberen patentea zeukan Charleroy fabrikako zuzendariaren gidaritzapean. Labea Siemens gasogenoek eta lurrun galdarek elikatzen zuten, 300 tonako edukiera eta luzatzeko bost labe zeuzkan. Langile batzuek beirazko zilindro handi gorietan putz egiteko lan astuna egin behar zuten, hala, xaflatan luzatzen zen beira laua lortzeko, eta, hortaz, beira eskuz eginda zegoela zirudien.
-
1895eko azaroaren 7an, Vidriera Vizcaína sortu zen, 1901ean, beirategiak La Jerezana botila-fabrikarekin bat egin zuen, eta egoitza Bruselan zuen Compagnie Genérale des Verreries Espagnoles sortu zen. Urte batzuk beranduago, 1925ean, Bilbon egoitza zuen Compañía General de Vidrieras Españolas SA sortu zen (1971ra arte izen hori mantendu zuen) eta beira mekanikoki luzatzeko prozedura, Fourcault sistema, ezarri zen; hortaz, putz egiteko teknika bertan behera geratu zen.
-
XIX. mendearen amaieran, Vicrila jaio zenean (1890), hain zuzen ere, txikiteoaren ohitura hedatu zen eta, ondorioz, erritoa ospatzeko aproposa zen edalontzia ere bai. Ardo-tragoa baino garrantzitsuagoa zen bizipenak partekatzea eta lagunekin abestea.
-
Ardo horiek Alondegiko biltegitik zuzenean tabernetara atera ziren eta pixkanaka ohitura bihurtu ziren. Bien bitartean, edalontzia zehaztu zen: trinkoa, beira zabal eta lodikoa, ipurdi lodikoa eta txopin laurdeneko edukierakoa. Ozta-ozta 12 zentilitroko tragoa eta 600 gramo baino gehiagoko pisua izan arren —batzuen ustez, pultsua mantentzeko abantaila zen hori—, txikiteroek nabarmentzen zuten ardoaren tenperatura ondo mantentzen zuela eta aho berezia zeukala, ertzaren lodieragatik.
Denbora igaro ahala, ontzi berezia Bilboko ikur bihurtu zen eta Euskadin hedatu egin zen. Baina, tradizioak mende bat baino gehiago iraun eta gero, tabernetan gero eta gutxiago ikusten da, ez hala txikitero ugariren bihotzean.