Dolomitas del Norteren historia

Iparraldeko Dolomitak sozietatea 1947an sortu zen, eta Bizkaiko industriako labe metalurgikoetarako oinarrizko material erregogorra ekoizten zuen; batez ere, Bizkaiko Labe Garaietarako. Lehengaia dolomia zen, Pozalaguako eremutik aireko kable baten bidez jaisten zen mineral bat.

Historia apur bat

  • Iparraldeko Dolomitak sozietatea 1947an sortu zen, eta Bizkaiko industriako labe metalurgikoetarako oinarrizko material erregogorra ekoizten zuen; batez ere, Bizkaiko Labe Garaietarako.

  • Raneroko mendigunea hurbil zegoen, eta hain juxtu ere hortxe eskuratzen zuten lehengaia, aireko kable baten bidez jaisteko gero. Bada, erauzketa-lan horiexetan aurkitu zuten Pozalaguako kobazuloa, bere estalaktita eszentriko bereziekin.

  • Eremuko enpresarik garrantzitsuenetako bat izan zenak 1990ean eten zuen ekoizpena. Ondoren, instalazio gehienak eraitsi zituzten, bulegoa, tximinia (52 metroko altuera) eta aireko tranbiaren deskarga-makineria biltzen duen gorputza izan ezik. Azken horixe da multzoaren elementurik adierazgarriena, hormigoizko silo izugarriek irudi industrial txundigarria osatzen dute-eta.

  • Gaur, kultura- eta museo-ekipamendu bat dago deskargarako solairuan, meatzaritzak eta fabrika honek eskualdean izandako garrantzia azaltzeko.