8. Ibilbidea. Karrantza eta Iparraldeko Dolomitak
Kobazuloak, abentura eta Dolomitak
Gure gomendioa
- andar
- coche
Trenez joan gaitezke Abandotik, baina gero bisitatuko ditugun tokiak elkarrengandik pixka bat urrun daudenez, hobe da norberaren ibilgailuan joatea.
Hiru bide daude: Kadaguako korridoretik edo Muskiz-Sopuertatik, baina kostaldetik joatea da gomendagarriena.
A-8 autobidea hartuko dugu, Santanderrerantz, eta Colindresen irtengo gara; gero, N-629 errepidea hartuko dugu, Burgos-Logroño norabidean. Gibajara iritsitakoan, desbideratze bat ikusiko dugu ezkerraldean, Karrantzarako (C-630) bidean
Gune interesgarriak
-
Iparraldeko Dolomitak
Iparraldeko Dolomitak sozietatea 1947an sortu zen, eta Bizkaiko industriako labe metalurgikoetarako oinarrizko material erregogorra ekoizten zuen; batez ...
-
Pozalagua
Munduan estalaktita eszentriko edo lore-itxurako gehien dituen kobazulo ikusgarria da, non estalaktitek irudi ederederrak sortzen baitituzte.
Good Idea
A Good Idea
bbk Karpin Fauna
Biañez auzoan dago. 55 espezietako animaliak daude bertan; batzuk zaurituta iritsi dira, beste batzuk legez kanpoko ehizaren xede izateagatik, beste batzuk partikularrek edo erakundeek lagata, eta beste batzuk ez direlako aske bizitzeko gai.
Gainera, parke tematikoa da, non, modu entretenigarri eta praktikoan, espezieen bilakaeraren berri ematen baitigute, saurio handien erreplika ia zehatzekin.
Oso abentura interesgarria familian gozatzeko.
Gida pdf formatuan
Deskargatu Iron River gida osoa.