Antzinako Autoen eta Auto Klasikoen Museoaren historia (Loizaga Dorrea)

Loizaga auzoko gazteluak (Loizaga dorrea esaten zaio) automobil klasiko eta zaharren bilduma aparta dauka barruan, Rolls-Roice markako modelo guzti-guztiak dituen bakarra munduan.

Historia apur bat

  • Loizaga auzoko gazteluak automobil klasiko eta zaharren bilduma aparta dauka, Rolls-Royce markako modelo guzti-guztiak dituen bakarra munduan. Guztira, kontserbazio-egoera ezin hobean dauden 75 ibilgailu daude: seriean fabrikatutako lehenengo autotik (Ford T) hasi eta kirol-auto klasikoetaraino (Ferrari Testarossa, Lamborghini Countach...) edo 30eko hamarkadako automobiletaraino (Hispano-Suiza, Isotta, Bentley...). Zalantzarik gabe, baina, Rolls-Royce autoen bilduma baliotsua da museoko harribitxia. Erakusketa honek luxuzko marka britainiarraren 45 modelo biltzen ditu, eta, horien artean, 1910eko Silver Ghost-a, Phantom-a eta beste batzuk nabarmentzen dira.