6. ibilbidea. Barbadun eta Itsaslur: burdina, ura eta itsasoa

6.b Ibilbidea. Burdina eta ura: Barbadunen ibaiertzean

Gure gomendioa

  • andar
  • bicicleta

Burdin Mendien Bide Berdeak antzinako trenbidearen 28 km inguruko trazadurari jarraitzen dio, eta, Barbadun ibaiarekin paralelo ia, Traslaviñaeta Gallarta hiriguneak lotzen ditu.

Gaur egun, oinez edo bizikletaz ibiltzeko prestatuta dago trazadura hori; malda leunak dauzka, bai eta bihurgune zabalak ere, eta, beraz, oso erosoa da, erraza. Ibilbidean, paisaia ikusgarriaren barruan, meatze-ustiategien hondakin ugari daude, bisitaria beste garai batera eramaten dutenak: errailek, garai batean, Bilboko portura eta altzairu-fabriketara minerala garraiatzeaz gainera, bidaiariak garraiatzeko trenen trafiko gutxi gorabehera erregularra jasaten zuten

Gune interesgarriak

  • Muñatoizko gaztelua

    Muñatoizko gaztelua

    XIV. mendetik XV. mendera luzatutako eraikuntza-prozesu luze baten emaitza da, eta Euskadi suntsitu zuten bandoen arteko gerren testuinguruan altxatu zuten. ...

  • El Pobaleko burdinola

    El Pobaleko burdinola

    Bizkaiko meatze-eremuaren bihotzean, Barbadun ibaiaren ertzean, El Pobaleko burdinola dago, XVI. mendetik burdina-minerala lantzeko erabili zena. Bada, ...

  • Burdin Mendien Bide Berdeak

    Burdin Mendien Bide Berdeak

    Burdin Mendien Bide Berdeak antzinako trenbidearen 28 km inguruko trazadurari jarraitzen dio, eta, Barbadun ibaiarekin paralelo ia, Traslaviña eta Gallarta ...

  • Antzinako Autoen eta Auto Klasikoen Museoa (Loizaga Dorrea)

    Antzinako Autoen eta Auto Klasikoen Museoa (Loizaga Dorrea)

    Loizaga auzoko gazteluak (Loizaga dorrea esaten zaio) automobil klasiko eta zaharren bilduma aparta dauka barruan, Rolls-Roice markako modelo guzti-guztiak ...

  • Abellanedako Batzar Etxea

    Abellanedako Batzar Etxea

    Aldameneko Sopuertan dugu hurrengo geralekua. Abellanedako Batzar Etxean Enkarterrietako Museoa dago, zeinak eskualdeko ondare historiko, artistiko eta ...

Good Idea

A Good Idea

Burdina eta ura

Barbadun ibaiaren industria-paisaia, Muskiz eta Galdames parean, industria- eta meatze-ondareen katalogo ikusgarria da. Ibaia eta ibaiadarrak protagonistak dira burdinazko mendien artean dagoen haranean. Barbadunen zehar, industria-, ekoizpen- eta ekonomia-jarduera handia garatu zen XV. mendetik aurrera. Burdinola- eta errota-multzoen ekoizpena jada ez dagoen Lavalleko (Muskiz) portu zaharretik ateratzen zen itsasora. Sekulako ibilbide hau oinez egin daiteke, ibaiaren ibilgua aprobetxatuta Pobeñatik, ibaian gora, baita bizikletaz ere. El Pobaleko burdinola ederraz gain, Galdameserako bidean, txakolina dastatu ahal izango duzu Ballibiango ondare-multzoan. Bertan, XVII. mendeko irin-errota bat ere badago, zaharberritua eta oraindik martxan dagoena. Ostatua da gaur egun, historiaz eta benetakotasunez betetako ingurune natural batean.

Gida pdf formatuan

Deskargatu Iron River gida osoa.