Larreinetako funikularraren historia

Larreinetako funikularra 1926an inauguratu zuten, Zugaztieta meatzariherrixka eta San Salvador del Valle(gaurko Trapagaran) elkarri lotzeko.
Orain, 10 minutuan egiten da distantzia hori, baina, funikularra eraiki aurretik, ordu eta erdi behar izaten zen; hortaz, ezinbesteko elementu bihurtu zen Zugaztieta herrixkan bizi ziren meatzarientzat.

Historia apur bat

  • Funikularrak malda handiak saihesteko ibilgailuak dira, eta meatzaritzako arrapala makurretan inspiratutako sistema dute. Euskadin eraikitako gehienek xede turistikoa dute. Halaxe sortu ziren gure inguruko lehenak: Igeldo mendikoa (Donostia, 1912) eta Artxandakoa (Bilbo, 1915).

  • Larreinetako funikularra 1926an inauguratu zuten, Zugaztieta meatzari-herrixka eta San Salvador del Valle (gaurko Trapagaran) elkarri lotzeko. Orain, 10 minutuan egiten da distantzia hori, baina, funikularra eraiki aurretik, ordu eta erdi behar zen; hortaz, ezinbesteko elementu bihurtu zen Zugaztieta herrixkan bizi ziren meatzarientzat.

  • Kultura-ondasun izendatu zuten, monumentu-kategorian, eta, batez ere, balio historikoagatik eta eginkizun sozialagatik nabarmentzen da; dena dela, diseinuan egin zioten egokitzapena ere aipagarria da (pertsonak ez ezik mea eta ibilgailuak ere garraiatzeko prestatu zuten).

  • Euskotrenek kudeatzen du Larreinetako funikularra. Bi geraleku besterik ez baditu ere, bi eginkizun betetzen ditu: batetik, garraio publikoa da zonaldeko herritarrentzat, eta, bestetik, Trapagaraneko erakargune turistikoa da.

  • Funikularra, berez, erakargunea da, bai naturagune batean dagoelako, bai trazadura berezia duelako (1.198 metrokoa), bai plataforma horizontala duelako, Europako gainerakoek ez bezala. Are, 2014ko uztailean, kultura-intereseko ondasun izendatu zuten, eta horrek babes-maila espezifiko bat ematen dio, gehiago iraun dezan.