5. ibilbidea. Meatzaldea: burdina eta mendia

5.a. Larreinetako Funikularra eta Zugaztietako meatzari- herrixka

Bisitariak zur eta lur uzten dituen paisaia lehengoratu bat dugu, benetan paregabea.

Aurreko bi mendeetako meatzeustiapenek nortasun berezia eman zieten eskualdeko herrixkei, eta, gaur egun ere, nortasun hori atzematen dugu haien ohitura eta tradizioetan. Halere, bada iragan horrek utzitako bestelako lorratzik ere: bisitariak zur eta lur uzten dituen paisaia lehengoratu bat dugu, benetan paregabea, eta, besteak beste, pieza bat: Larreinetako funikularra, ezinbestekoa.

Gure gomendioa

  • andar
  • coche
  • feve
  • funicular

Bilbotik, autoa hartuko ez baduzu, Renferen aldirietako C2 linea hartzea duzu onena, Trapagaraneraino.

Geltokiko pasealekua hartu, N-634 errepideraino, eta igo Maiatzaren 1eko etorbidea, Axular kalearekiko bidegurutzeraino, zeina Jose Rufino Olaso kalean bukatzen baita.

Kale horretan aurrera eginez, Funikular kaleraino iritsiko zara: hortxe izango duzu funikularra zain, Larreinetako herrixkara joateko.

Larreinetan, zoaz oinez Zugaztietaraino, edo, bestela, hartu autobus elektrikoa (lantzadera).

Gune interesgarriak

  • Larreinetako Funikularra

    Larreinetako Funikularra

    Larreinetako funikularra 1926an inauguratu zuten, Zugaztieta meatzariherrixka eta San Salvador del Valle(gaurko Trapagaran) elkarri lotzeko.

  • Zugaztietako meatzari-herrixka

    Zugaztietako meatzari-herrixka

    Zugaztieta meatzari-herrixka monumentu izendatu zuten 2002an, eta meatze-jarduera biziak utzi digun ebidentzia ukigarri osoenetako bat da, oroitzapenezko ...

Good Idea

A Good Idea

Funikularrean gora

Funikular bitxi honek kable jarraituko “arrapala makur” automotor baten antza dauka, burdina garraiatzeko erabiltzen ziren haietako batena.

Balio historikoa eta meatze-iraganaren ikur bihurtu den diseinua nabarmentzen zaizkio.

Peñas Negraseko labirintoa

Zugaztietara eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora egindako bisita osatzeko, hurbildu zaitez Ekoetxea Meatzaldeara. Ingurunea interpretatzeko zentro bat da, eta, bertan, inguruak industria-jardueraren ondorioz izandako eraldaketaren gakoak azalduko dizkizute, ingurumenetik begiratuta.

Bi egoitza dauzka: bata Gallartan dago, Bodovalleko meatze-hobien ondoondoan, eta bestea Peñas Negrasen dago, Zugaztietako meatzari-herrixkatik hurbil. Azken horretatik abiatuta, bada, gizakiak meatze-ustiapenaren ondorioz goitik behera eraldatutako paisaia ikusgarriaz gozatuko duzue

Oso hemengo gastronomia

Enkarterri eskualdeak ezaugarri gastronomiko oso interesgarri eta propioak dauzka.

Geroago La Roblako tren-gidarien “putxerez” hitz egingo badugu ere, Zugaztietan nahitaezkoa da babarrunak “sakramentu” eta guzti jatea.

Elsa gaztandegia ere ezaguna da; Zugaztieta auzoan dago, eta, bertan, behi-esnearekin egindako gazta freskoak erosi ahalko dituzu zuzenean. Ingurukoak dira, halaber, ardi-esnearekin egindako Karrantzana gazta

Gida pdf formatuan

Deskargatu Iron River gida osoa.