Zierbenako Portuaren Historia

Tokiak xarmagarria izaten jarraitzen du, itsas zapore eta guzti: arrantzaeta laket-ontziak dauzka portuan atrakatuta, eta inguruko betiko jatetxe eta erretegiek brasan erretako arrainen lurrin zoragarria jariatzen dute.

Historia apur bat

  • Bizkaiko mendebaldeko kostaldean kokatuta, 100 metroko luzera besterik ez duen hondartza artifizial hau Zierbenako arrantza-portuan bertan dago.

  • Itsasbeheretan bakarrik ikusten da hondartza txiki hau. Bertako ur lasaiak seguruak dira bainularientzat (batez ere, txikienentzat). Udan, askotariko zerbitzuak izaten ditu (dutxak, hondartzainak, sorosleak...).

  • Tokiak xarmagarria izaten jarraitzen du, itsas zapore eta guzti, arrantza- eta laket-ontziak baitauzka portuan atrakatuta eta inguruko betiko jatetxe eta erretegiek brasan erretako arrainen lurrin zoragarria jariatzen baitute.

  • Eguzkia eta bainu atsegin bat hartzeko aukera emateaz gainera, Zierbenako hondartzak hainbat jarduera eskaintzen dizkie bisitariei; adibidez, piraguismoa eta bela.