3 Ibilbidea. Portugalete, Santurtzi eta Zierbena
Itsasadarraren bokalea eta Abrako badia.
Portugaletetik abiatuko gara, Bizkaiko industria-ondarearen adibide ezagun eta ikonikoenetako batzuk biltzen dituen hiribildua hori; bertan ditugu, besteak beste, Bizkaia zubia, UNESCOk gizadiaren ondare izendatu zuena, Burdinazko kaia (ingeniaritza-lan bikaina) edo Rialia museoa, Bizkaiko iragan industrial eta itsastarra hobeto ulertzen lagunduko digun bilduma ikaragarria. Santurtzira eta bertako itsas museora joango gara, eta, bide batez, Agurtza atunontzia bisitatuko dugu. Halaber, gure marinel-izaera elikatzeko, Zierbenara hurbildu gaitezke, tradizio handiko arrantza-portua baitauka.
Gure gomendioa
- andar
- barco
- metro
Oinez ekin diezaiokegu ibilbideari, Portugalete eta Santurtzi lotuz.
Halere, garraiobide gehiago dauzkagu, bidea emango digutenak Bizkaiaren iragan industrialeko gune interesgarriak eta tokion eraldaketa ikusteko. Metroa erabil dezakegu, 2. lineak bi udalerriak lotzen dituelako; bestela, itsasadarra bokaleraino zeharkatzen duten itsasontzi turistikoak har ditzakegu.
Gune interesgarriak
-
Galdameseko meatze-trenbidea
Burdina meategietatik itsasadarreko zamalekuetaraino garraiatu ahal izateko, Bizkaiko mineralean interesa zuten meatze-konpainia pribatuak sortu ziren XIX. ...
-
Portugaleteko langileen ibilbidea
Barakaldok eta Sestaok bezalaxe, Portugaletek langileen ibilbide industrial bat dauka. Ibilbideak 11 interpretazio-taula dauzka hainbat tokitan sakabanatuta, ...
-
Rialia industria-museoa
Rialia industria-museoa toki zoragarrian dago, gure marinel- eta industriahistoria ulertzen lagunduko digun talaia batean.
-
Bizkaia zubia (UNESCO)
Bizkaia zubia ingeniaritzaren arloko artelantzat jotzen da. munduko lehenengo zubi transbordadorea izan zen, XIX. mendeko burdinaren arkitekturako eraikuntza ...
-
Portugaleteko burdinazko kaia
Euskadin, bi inguruabar giltzarrik jarri zioten bidea industrializazioari: batetik, Meatzaldean eduki fosforiko gutxiko burdina zegoen, Bessemer prozeduraren ...
-
Itsasadarreko gasolinoak
Itsasontzi handiei Bilboren erdialderaino nabigatzen uzteak asko zaildu zuen itsasadarraren bi ertzen artean ibiltzea, eta zubi konplexuak eraikita bakarrik ...
-
Santurtziko itsasoaren eta arrantza-ondarearen museoa
Santurtzi Itsas Museoak Santurtzik itsasoarekin duen loturaren berri ematen digu, alderdi guztiei dagokienez: profesionala, soziala, kulturala eta aisialdikoa.
-
Zierbenako portua
Tokiak xarmagarria izaten jarraitzen du, itsas zapore eta guzti: arrantzaeta laket-ontziak dauzka portuan atrakatuta, eta inguruko betiko jatetxe eta erretegiek ...
Good Idea
A Good Idea
Bisitatu Portugaleteko hirigune historikoa
Portugaleteko hirigune historikoak toki enblematikoa izaten jarraitzen du, eder-ederra, eta Erdi Aroko esentziari eusten dio oraindik orain.
Hainbat garai eta moldetako monumentuak daude bertan; adibidez, Salazar sendiaren dorrea edo Victor Txabarriren jaiotetxea, zeinak monumentu bat ere baitauka, XX. mendearen hasierakoa.
Sardina freskuek Santurtzin
Ibilbidean, ez dago Santurtziko portuan erretako sardinak dastatzea baino gauza hoberik, ezta, astia izanez gero, bertako itsas museoa bisitatzea baino gauza hoberik ere. Santurtzi Itsas Museoa.
Bazkaldu aurretik bainu on bat hartzea proposatzen dizu Zierbenak
Tokiak xarmagarria izaten jarraitzen du, itsas zapore eta guzti: arrantzaeta laket-ontziak dauzka portuan atrakatuta, eta inguruko betiko jatetxe eta erretegiek brasan erretako arrainen lurrin zoragarria jariatzen dute.
Gida pdf formatuan
Deskargatu Iron River gida osoa.