Rialia Industria Museoaren historia

Rialia industria-museoa toki zoragarrian dago, gure marinel- eta industriahistoria ulertzen lagunduko digun talaia batean.
Duela gutxi berritu ondoren, museoak iragan industrial eta itsastarra berreskuratu du, iragan horren berri emateko eta garapen hura posible egin zuten gizon-emakumeak omentzeko.

Historia apur bat

  • Rialia Industria Museoa toki zoragarrian dago, Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko marinel- eta industria-historia non garatu zen ulertzen lagunduko digun talaia batean.

  • Portugaleteko museo hau “berriro inauguratu” zuten, industria-turismoko baliabide gisa indartze aldera egindako inbertsio handi baten ondoren. Bildumaren kontakizuna eta funtsak inguruko industria-turismoko eskaintzarekin (Zubi esekia, Burdinazko kaia eta Sestao, batez ere) egituratu eta lotzea izan da erronka handiena, Portugalete museo-lurralde bihurtzea izanik helburua.

  • Museoak gure iragan industriala berreskuratu du, iragan horren berri emateko eta garapen hura posible egin zuten gizon-emakumeak omentzeko. Rialia Industria Museoko bildumaren funtsetan, batez ere, formatu handiko lan piktorikoak daude, Bizkaiko Labe Garaietako eta Babcock&Wilcox enpresako bulegoetatik ekarriak (besteak beste, honako hauen lanak daude: Martínez Ortiz de Zarate, Nicolás Esparza, Juan Luna Novicio, Luis Badosa eta Gómez Gimeno); halere, elementu museografiko berritzaileak ere badaude. Bildumako arte industrialaren funts zoragarri horiek elementu museografiko berritzaileekin egituratu eta lotzea izan da erronkarik handiena, modu erakargarri eta interaktiboan aurkezteko gero.

  • Oraintxe bertan, Rialia da Euskadiko museorik inklusiboena, mugikorrean instalatutako app batekin bluetooth bidez konektatzen diren 50 beacon, baliza edo gailu elektroniko baitauzka han-hemen jarrita, tauletan eta koadroetan dagoen informazioa geolokalizatu eta emateko.