Galdamesko meatze-trenbidearen historia

Burdina meategietatik itsasadarreko zamalekuetaraino garraiatu ahal izateko, Bizkaiko mineralean interesa zuten meatze-konpainia pribatuak sortu ziren XIX. mendearen 70eko hamarkadatik aurrera, atzerriko kapitala zutenak.
Burdinbide haietako bat Galdameseko meatze-trenbidea izan zen, eta The Bilbao River & Cantabrian Railway Co. Ltd. konpainia ingelesak inauguratu zuen, 1876an.

Historia apur bat

  • 1875etik 1950era bitartean esportatutako 210 milioi tona burdin meategietatik itsasadarreko zamalekuetaraino garraiatu ahal izateko, azpiegitura-sare konplexu bat sortu behar izan zen. Hala, Bizkaiko mineralean interesa zuten meatze-konpainia pribatuak sortu ziren XIX. mendearen 70eko hamarkadatik aurrera, atzerriko kapitala zutenak. Trenbideen eraikuntza planifikatzen hasi ziren; oraingo honetan, titulartasun pribatukoa, ordura arte Trianoko trenbideak (Bizkaiko Foru Aldundiaren trenbideak) zeukalako mineral-garraioaren monopolioa.

  • Burdinbide haietako bat Galdameseko meatze-trenbidea izan zen, eta The Bilbao River & Cantabrian Railway Co. Ltd. konpainia ingelesak inauguratu zuen, 1876an. Trenbideak 22 kilometro baino gehiago zituen, eta 1,14 metroko zabalera. Ezkerraldea-Meatzaldea osoko meatze-trenbiderik luzeena zen, La Aceñatik abiatzen baitzen (Galdames) eta, Trianoko mendiak inguratu ondoren, La Benedictako nasako zamalekuetan amaitzen baitzuen ibilbidea, Sestaoren eta Portugaleteren arteko mugan; gaur, hondakin batzuk kontserbatzen dira.

  • Meategietan erauzitako materialak «Galdameseko nasara» iristen ziren, Ibaizabal-Nerbioi itsasadarraren ondora, Galdames, Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella, San Salvador del Valle (gaur, Trapagaran da), Portugalete eta Sestao udalerriak zeharkatu ondoren. Azken tartea 620 metroko tunel bat zen, eta plaza zabalean amaitzen zen, minerala nasaraino eramateko; gaur, “La Benedicta” esaten zaio nasa horri.

  • Meatze-portu baten ondoan, konpainiak La Balastera auzoa eraiki zuen, meatzarientzako eta ikuskatzailearentzako etxebizitzez hornitua.

  • Trazaduraren ondoan, zeina bide berdea baita gaur egun, meatze-azpiegituren aztarnak ikus ditzakegu: arrapala makurrak, meatze-portuak, zamalekuak... Sei tunel dauzka, eta horietatik lauk 100 metroko luzera gainditzen dute; halaber, bederatzi zubi dauzka, trenbideak zeharkatzen zituen sakanak saihesteko.