Sestaoko burdinaren labirintoaren historia

"Burdinaren labirintoa: 5 kilometro langileen historian" langileen ibilbidearen bidez, Sestao industriala sortu zeneko bizipenen berri izango dugu: etxebizitzaren eta eraikuntza berrien arazoak, laneko gatazkak, fabriken rola, sozializatzeko hiriguneak... 

Historia apur bat

  • Sestao eta burdina elkarri behin betiko lotuta geratu ziren, XIX. mendearen hasieran biztanleen % 65 mineral hori garraiatzen aritzen zenean. Burdinak baldintzatu zuen udalerriaren industria- eta hiri-garapena. Altzairua eraldatzen edo itsasontzi handiak eraikitzen zituzten enpresa enblematikoek eskulana behar zuten, eta, beraz, jendez bete ziren benetako “factory town” honen kaleak.

  • Kale zuzen eta ordenatuak aurkitu nahi baditugu, baina, hau ez da toki egokia. Barne-logika propioa duten kaleen uztarketa bat da Sestao, logika industrialaren uzta, toki industrialen berezko hirigintza erakusten digun nahas-mahas liluragarria. Fabriken beheko zonatik etxebizitzen goiko aldera, premiak bultzatuta hazi zen Sestao. Eta horrek guzti horrek burdinaren labirinto bihurtu du.

  • Sestao, industriarik gabe, fabrikarik gabe, ez litzateke egongo. Izan ere, fabriketan oinarrituta eraiki zen udalerria: fabriken arabera diseinatu zituzten kaleak eta plazak, eta fabrikei esker eraiki zituzten etxeak eta auzoak, edota zinema-aretoak eta tabernak jendez bete. Historia horretan, ezer ez litzateke berdina izango, Sestaon enpresa garrantzitsu hauek kokatu izan ez balituzte: Bizkaiko Labe Garaiak, La Naval, S.A., Babcock & Wilcox, Aurrera...

  • Langileen ibilbidearen bidez, herri industrialen sorreran berezkoak izaten diren bizipenen berri izango dugu: etxebizitzaren eta eraikuntza berrien arazoak, laneko gatazkak, langileen mugikortasuna, hiriko tokiak... Langileen ibilbideak, beraz, oroitzapenak, pertsonak, denbora eta historia islatzen dituen ondare material bati batzen dio gogoa.