2 Ibilbidea: Barakaldo eta Sestao: Factory Towns
Barakaldo eta Sestao giltzarriak izan ziren Bizkaiko industrializazioaren historian.
Gure gomendioa
- andar
- barco
- feve
- metro
Barakaldora joateko, metroaren 2. linea (Munoa finka) nahiz Renferen aldirietako C1 eta C2 lineak (Lutxana eta Desertu-Barakaldo geralekuak) hartuta, Barakaldora hurbildu ahalko zara, “Burdinaren aztarnen atzetik” langileen ibilbidea egiteko; hala, toki enblematikoak ikusiko dituzu (besteak beste, itsasadarreko mea-zamalekuak, Orkonera-Lutxanako industriaondare higigarriaren gordailua eta Ilgner eraikina).
Renferen aldirietako C1 trenak Sestaoko eta La Iberiako geltokietara eramango gaitu. Gaur egun turismo-bulegoa den antzinako sorospen-gelatik has dezakegu langileen ibilbidea, oinez: “Burdinazko labirintoa” du izena ibilbideak, eta toki paregabeetara eramango zaitu (hala nola, langileen etxe zaharretara eta Bizkaiko Labe Garaietako 1. labe garaira).
Gune interesgarriak
-
Barakaldoko langileen ibilbidea
Iraganeko hondarrek toki ezin hobea egiten dute Barakaldo, Bizkaiko industrializazioaren historia interpretatzeko.
-
Orkonera-Lutxana, industria-ondare higigarriaren gordailua
Orkonera-Lutxana Bilduma Eusko Jaurlaritzaren industria-ondare higigarriaren gordailua da.
-
Munoa Finka eta Jauregia
Munoa finka Barakaldoko jauregi burges bat da, Ricardo Bastida arkitektoak molde frantsesarekin birgaitu zuena.
-
Lutxanako tren-geltokia
La Roblatik Balmasedarako Ikatzaren Trenbide Elkarteak eraiki zuen 1902an, linearen azken geltokia izan zedin.
-
Itsasadarreko mea-zamalekuak
Itsasadarreko zamalekuak garraio-sistema konplexu baten azken kate-begia ziren, eta garraio-sistema konplexua zela diogu, burdina preziatua ...
-
Itsasadarreko gasolinoak
Itsasontzi handiei Bilboren erdialderaino nabigatzen uzteak asko zaildu zuen itsasadarraren bi ertzen artean ibiltzea, eta zubi konplexuak eraikita bakarrik ...
-
Desertu-barakaldoko tren-geltokia
Charles Vignoles ingeniariak proiektatu zuen Bilbo-Barakaldo-Portugalete-Santurtzi linea, 1858an, Bilbo-Tutera trenbidearen luzapen modura, Abrarekin lotura ...
-
Ilgner eraikina
Bizkaiko Labe Garaiek (BLG) Barakaldon ekoizpen-lanetarako erabili zituzten eraikinetatik gaurdaino iritsi den bakarra da.
-
Sestaoko burdinaren labirintoa
“Burdinaren labirintoa: 5 kilometro langileen historian” langileen ibilbidearen bidez, Sestao industriala sortu zeneko bizipenen berri izango dugu: ...
-
Bizkaiko Labe Garaietako 1. labe garaia
Bizkaiko Labe Garaiak burdingintza-enpresa Europaren hegoaldeko handiena izan zen XX. mendearen zati handi batean, baita Estatuko enpresarik garrantzitsuena ...
-
Sestaoko langileen etxebizitzak
Industrializazioan, Sestaok arazo latza izan zuen etxebizitzarekin. Lehenengo emigranteak azpierrentamenduan finkatu ziren fabriken inguruan altxatutako ...
Good Idea
A Good Idea
Orconera-Lutxana Bilduma
Orkonera-Lutxana Bilduma Eusko Jaurlaritzaren industria-ondare higigarriaren gordailua da.
Industria-ondare higigarriaren bigarren bildumarik handiena da Estatuan. Lagin ikusgarri honek, dudarik gabe, atentzioa emango die bisitariei, zeinek, bisitarekin, Euskadiren historia industriala ezagutuko baitute.
Gida pdf formatuan
Deskargatu Iron River gida osoa.