Orconera-lutxana industria-ondare higigarriaren gordailuaren historia

Orkonera-Lutxana Bilduma Eusko Jaurlaritzaren industria-ondare higigarriaren gordailua da.
Orkoneran zaintzen duten bilduma hori industria-ondare higigarriaren bigarren bildumarik handiena da Estatuan. Askotariko bilduma da, Euskadiko industria-jarduera bezain anitza.

Historia apur bat

  • Orkonera Lutxana Bilduma Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren industria-ondare higigarriaren gordailua da. Eginkizunei dagokienez, Konsoni lantegiaren oinordekoa da; hots, Euskadiko iragan industrialeko makinak, egiturak eta elementuak Zorrotzaurren gordetzen zituen eraikin zaharrarena.

  • Orkoneran gordetzen den bilduma hori industria-ondare higigarriaren bigarren bildumarik handiena da Estatuan. Askotariko bilduma da, Euskadiko industria-jarduera bezain anitza; besteak beste, nekazaritzarako makineriaren lehenengo garapenak ikus ditzakegu, baita gure siderurgiako elementu astun-astunak ere, egon litezkeen sektore guztietatik igarota. Halaber, hiru lurraldeak ordezkatuta egoteak bat egiten du industrializazio-moduekin. Hortxe dauzkagu Ajuria fabrika, Bizkaiko Labe Garaiak, paper-fabrikak...; zalantzarik gabe, bisitariei arreta emango dien zerrenda luzea da, Euskadiren historia industriala ezagutzeko parada ezin hobea.

  • Eusko Jaurlaritzaren industria-ondare higigarriaren gordailua Orconera Iron Ore Company Limited meatze-konpainia historikoak material higigarria konpontzeko zituen nabe zaharretan dago kokatuta, aurreko mendearen 80ko hamarkadan porrot egindako Industriaren Euskal Museoaren hazia erein zen toki berean.

  • Gordailuaren xedea ondare higigarria gorde eta zaintzea da, eta zubi-lanak egiten ditu Euskadiko beste museo sektorial batzuekin, erakusketak egiteko edota diskurtsoa eratzeko. Berez museoa ez bada ere, Sailak materialak antolatzeko ahalegina egin zuen, bisita kulturalki eraginkorra eta ona izan dadin.