Lutxanako tren-geltokiaren historia

La Roblatik Balmasedarako Ikatzaren Trenbide Elkarteak eraiki zuen 1902an, linearen azken geltokia izan zedin.
Handik gutxira, konpainiak akordio bat sinatu zuen Bilbo-Portugalete Trenbide Konpainiarekin, geltokia elkarrekin aprobetxatzeko.

Historia apur bat

  • Lutxanako geltokia toki estrategikoan dago, Ezkerraldeko industria-turismoko eskaintzaren barruan. Izan ere, distantzia ia berberera dago Eusko Jaurlaritzaren industria-ondare mugigarriaren gordailutik (Orconera Iron Ore Company Limited meatze-konpainia historikoak material mugikorra konpontzeko zituen tailerren nabe zaharretan dago) eta Orkonera, Société Franco-Belge des Mines eta Sefanitro meatze-konpainien mea-zamaleku historikoen hondakinetatik.
  • Lutxanako tren-geltokia La Roblatik Balmasedarako Ikatzaren Trenbide Elkarteak eraiki zuen 1902an, linearen azken geltokia izan zedin. Handik gutxira, konpainiak akordio bat sinatu zuen Bilbo-Portugalete Trenbide Konpainiarekin, geltokia elkarrekin aprobetxatzeko.

  • Geltokiaren berezitasuneko bat da bide-zabalera desberdinak partekatu izana: bide metrikoa (La Roblako trenak erabiltzen zuen, garai hartako euskal trenbide-sareko tren gehienek bezalaxe) eta zabalera iberikoa (1,67 metrokoa, Portugaletarako linean).

  • Horren ondorioz, baita kokapen estrategikoagatik ere, geltokia gune intermodal giltzarria bihurtu zen bidaiarien nahiz salgaien trafikorako, ezkerraldeko industria nagusietara (Sefanitrora edo Bizkaiko Labe Garaietara, adibidez) joan-etorriak egiteko.