Ilgner eraikinaren historia

Bizkaiko Labe Garaiek (BLG) Barakaldon ekoizpen-lanetarako erabili zituzten eraikinetatik gaurdaino iritsi den bakarra da.
1927an eraiki zuten, eta, gaur egun, BIC Bizkaia Ezkerraldea (Ezkerraldea Enpresak Garatzeko Zentroa SA) inkubagailuaren egoitza da.

Historia apur bat

  • Bizkaiko Labe Garaien lantegiak (BLG) Barakaldon ekoizpen-lanetarako erabili zituen eraikinetatik, Ilgner izenekoa da gaur arte iraun duen bakarra. Hormigoizko eraikina da, monumentalismoa eta handitasuna direla-eta paregabea, bai erabilitako eraikuntza-materialengatik, bai programarengatik. 1927an eraiki zuten, transformazio elektrikoko bi Ilgner talderekin batera azpiestazio bat martxan jartzeko eta, horrela, Blooming ijezketa-trenari energia hornitzeko; eta bai, eraikinak Ilgner taldeei hartu zien izena.

  • Denbora batera, baina, nabea birgaitu zuten, BIC Bizkaia Ezkerraldea (Ezkerraldea Enpresak Garatzeko Zentroa SA) inkubagailuaren egoitza izan zedin (inkubagailuak enpresak sortzen laguntzen du, eremuan enplegua eta aberastasuna sor daitezen).