Bizkaiko labe garaietako 1. labe garaiaren historia

Bizkaiko Labe Garaiak burdingintza-enpresa Europaren hegoaldeko handiena izan zen XX. mendearen zati handi batean, baita Estatuko enpresarik garrantzitsuena ere, eta lantegi enblematiko hark gaur arte utzi duen ondare garrantzitsuena, zalantzarik gabe, 1. labe garaia da.
2005ean, Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun izendatu zuen katedral industrial hau, monumentu-kategorian.

Historia apur bat

  • Bizkaiko Labe Garaiak burdingintza-enpresa Europaren hegoaldeko handiena izan zen XX. mendearen zati handi batean, baita Estatuko enpresarik garrantzitsuena ere, eta lantegi enblematiko hark gaur arte utzi duen ondare garrantzitsuena, zalantzarik gabe, 1. labe garaia da.

  • Labe garaia upel-labe jarraitu bat da; material erregogorrarekin dago eraikita, eta txapa soldatuzko babesgarria dauka kanpoaldean, armazoi modura. Egundoko egitura dauka, 80 metroko altuera duena, eta, hain zuzen ere, horixe da industria-herriko eraikuntza erakargarrienetako bat.

  • 2005ean, Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun izendatu zuen katedral industrial hau, monumentu-kategorian. Ordutik, erakunde publikoak lanean ari dira, eraikina lehengoratzen eta balioa ematen.

  • Labe garaia bikain ikus daiteke Sestaoko Txabarri kaleko begiratokitik, Sestaoko Langileen Ibilbidean.