Miribilla auzoko meategien historia

Miribilla auzo modernoa antzinako meategi baten gainean dago eraikita, lurpean nahiz aire zabalean ustiatzen zen meatze-barruti baten gainean. 
Auzoaren izenak, antza, “Mira a villa” (begiratu hiribildura) esaldian dauka jatorria.

Historia apur bat

  • Bilboko Miribilla auzo modernoa antzinako meategi baten gainean dago eraikita, lurpean nahiz aire zabalean ustiatzen zen meatze-barruti baten gainean. Miribilla izenak, antza, “Mira a villa” (begiratu hiribildura) esaldian dauka jatorria, itsasadarraren beste aldean baitzegoen Bilbo hiribildua.

  • Bilbon, XIX. mendearen amaieran, burdina erauzteko meategi ugari zeuden. San Luis, Abandonada eta Malaespera meategiek, zehazki, 1900ean hasi zuten jarduera, eta 1970era arte egon ziren jardunean, Miribillako barruti deiturikoaren barruan. Azken urteetan, baina, eremuak hiri-berregituraketa handia bizi izan du, eta oinplano berriko eraikinez betetako bizitegi-auzoa da orain.

  • San Luis meategiko elementu batzuk auzoan daude oraindik ere, jatorrizko meatze-izaera betikotzen; elementuon artean dauzkagu, adibidez, kaltzinazio-labea edo materiala ateratzeko galeria, non errail batzuk baitaude. Gainera, Malaespera meategia bisitatzeko modua egongo da laster, lurpeko meatze-ustiategi ikaragarria hori. Hiriaren erdialdean dago ia, eta, bertara sartzeko, 6 metroko zabalera, 140 metroko luzera eta 4 eta 13 metro arteko altuera dituen galeria bat hartu behar da. Hortik ibilita, Pilares deituriko eremura iritsiko gara, non meategia are gehiago handitzen baita: 20 metroko altuera eta 100 metroko zabalera hartzen ditu.