Bilboko kaien historia

Urazurrutiako, Martzanako, Mesedeetako, Erripako, Areatzako, Uribitarteko, Olabeagako eta abarretako kaiak eremu publiko atseginak dira gaur egun, baina, izenen bidez, garai latzagoak oroitarazten dizkigute, toki hauek bizitza ugariren arragoa eta salgaien zamaketa etengabeen gune izan zirelako.

Historia apur bat

  • Jakina denez, Bilbo portua izan zen hiribildua baino lehen, Bilbo hiribildua Bilboko portua baino beranduago sortu zelako, 1300eko hiri-gutunean bertan egiaztatzen den moduan.

  • Bilbo pertsonen eta salgaien sargune nahiz irtengune izan zen hainbat mendez, eta hurbileko beste hiri kostatar batzuek (adibidez, Donostiak) ez bezalako ñabardura berezia eman zion horrek. Bilbo, antzina-antzinatik, portu garrantzitsua izan da Kantauri itsasoan, eta kaien eremu zabala izan du beti, San Anton zubitik Olabeagarainokoa. Bilbo ezin daiteke kontzebitu itsas trafikorik gabe, Bilboko merkataritzak kaietan aurkitzen zituelako ondo moldatzeko produktuak. Bilboko kaiak, hala, ontzien, gabarren eta langileen anabasa handia ziren, salgaien mugimendu etengabearen gune. Ontzietako zama-lan gogorretan, batez ere emakumeak aritzen ziren, eta emakumeak ibiltzen ziren, baita ere, gabarrak arrastatzen. Emakumeak aukeratzen zituzten lan horietarako, merke eta esanekoagoak zirelako. Jarduera mota horietan, ezbeharrak etengabeak izaten ziren, zamaketariak taula soil bat erabilita igarotzen baitziren lehorretik ontzira eta erorikoek ondorio larriak izaten baitzituzten.

  • Orduan, hamarkada askoan, Bilboko eta probintziako agintariek politika bat abiatu zuten, Bilbo beharrezko azpiegiturez hornitzeko. Horrela, itsasadarreko kaiak hobetzen joan ziren, eta irispide azkarrak (errepideak, tranbiak eta trenbideak) ezarri zituzten.

  • Urazurrutiako, Martzanako, Mesedeetako, Erripako, Areatzako, Uribitarteko, Olabeagako eta abarretako kaiak eremu publiko atseginak dira gaur egun, baina, izenen bidez, garai latzagoak oroitarazten dizkigute, toki hauek bizitza ugariren arragoa eta salgaien zamaketa etengabeen gune izan zirelako.