Irudiak
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
Itzuli Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoara
Deskribapena
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1986tik aurrera garatutako gizarte-ekimen batetik sortua. Urte horretan Meatzaritza Museoaren Kultur Elkartea ere sortu zen, meatzari eta siderurgiako langile ohiek osatua. Industria-krisialdia bete-betean zegoenean, horiek antzeman zuten ordura arte Bizkaiaren funtsa izan ziren elementuak abandonatzen hasi zirela. Elkarteak, eskuzabaltasunez, meatzaritzak sortutako elementuak berreskuratzeko eta kontserbatzeko ahalegina egin zuen, hala nola bagonetak, tresnak, argazkiak eta dokumentuak. Gure historiaren zati hori ez ahazteko, 2002an Abanto-Zierbenako Udalaren laguntzarekin, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa sortu zen. 2001ean, Museoak Gallarta auzoko hiltegi zaharrean ireki zituen ateak. Horrela, Meatzaritza Museoaren Elkarteak bere helburuetako bat bete zuen: urteetan mendi eta fabriketan bildutako pieza, erreminta, makina eta dokumentuen bilduma publiko zabalari erakutsi eta ezagutaraztea. Harrezkero, monografiak editatu, erakusketak antolatu eta publiko mota guztientzako hedapen-jarduerak antolatu ditu. Ikerketa lanak egitea eta ahozko testigantzak biltzea sustatu du, eta, gaur egun, hausnarketa estrategikoko prozesu batean murgilduta dago, etorkizuneko proiektu handiei arrakastaz ekin ahal izateko, hala nola eraikin berria jartzeari.
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa birgaitutako eraikin historiko batean dago, eta horrek jatorrizko konfiguraziotik eratorritako baldintzak ekar ditzake. Erakusketa-aretoa beheko solairuan dagoenez, ez da igogailurik behar. Bisita barneko erakusketa-espazioetan eta meatze-inguruneari lotutako kanpo-eremuetan garatzen da; beraz, irisgarritasun-baldintzak bisitatu daitezkeen eremuen eta aurreikusitako ibilbidearen edo jardueraren arabera alda daitezke. Irisgarritasun-premia espezifikoak dituzten pertsonei gomendatzen zaie museorekin aldez aurretik harremanetan jartzea, erabilgarri dauden ibilbideei eta laguntzei buruzko informazioa jasotzeko.
Ezaugarriak eta zerbitzuak
- Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako merkataritza politika
- Irisgarritasun politika
- Arreta espezializatua dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat
- Komunikazioen egokitze maila
- Laguntza pertsonala eta laguntza teknikoen mailegua
- Inguruaren irisgarritasuna
- Garraio publikoa
- Aparkalekua
- Barruan lekualdatzea
- Larrialdietako irteera
- Argibideetarako mostradorea
- Armairua
- Komunak
- Hitzaldi aretoa
- Oharrak
Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako merkataritza politika
- Tarifa bereziren bat eskaintzen zaie dibertsitate funtzionala duten pertsonei eta/edo haiekin doazenei?
- Bai
- Tarifa berezi mota
- Sarrera murriztua.
Irisgarritasun politika
- Irisgarritasun ziurtagiriren bat du?
- Ez
- Irisgarritasun plan propiorik du idatzita?
- Ez
Arreta espezializatua dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat
- Langile horiek erraz identifika daitezke?
- Ez
Komunikazioen egokitze maila
- Badago jaws, ahots bidezko sistema, duen Internet pointa?
- Ez
- Begizta magnetikoko sistemarik du?
- Ez
- Badago instalazioei eta zerbitzuei buruzko informazio baliabiderik testu irisgarrian?
- Ez
- Badago instalazioei eta zerbitzuei buruzko informazio baliabiderik braillez?
- Bai
- Zeinu hizkuntza dakiten langileak daude?
- Bai
- Audiogida zerbitzua dago?
- Bai
- Pertsona itsuentzat egokitutako lanak daude?
- Bai
- Badago egokitutako informazioa (testu errazak)?
- Ez
- Lanen argibideak erosotasunez irakurtzeko modukoak dira
- Bai
Laguntza pertsonala eta laguntza teknikoen mailegua
- Mugikortasunerako laguntza teknikoen mailegu zerbitzua du
- Ez
- Laguntza pertsonaleko zerbitzua eska daiteke
- Bai
Inguruaren irisgarritasuna
- Hirigintzako oztopo handirik gabeko ingurunean al dago establezimendua?
- Ez
Garraio publikoa
- Garraio publikoa izatea
- Bai
Aparkalekua
- Aparkaleku propioa barrualdean
- Ez
- Aparkaleku propioa kanpoaldean
- Bai
-
Aparkatzeko leku propioak, kanpoan
- Behar bezala seinaleztatutako eta erreserbatutako lekuak ditu?
- Bai
Barruan lekualdatzea
- Korridore nagusien zabalera, gutxienez, 1,80 m-koa da
- Bai
- Bigarren mailako korridoreen zabalera, gutxienez, 1,20 m-koa da
- Bai
- Zoladura gida-zerrendekin eta orientazio-sistemekin
- Ez
Larrialdietako irteera
- Establezimenduak braillez idatzitako eta/edo goi-erliebeko ebakuazio planoa ditu?
- Ez
- ¿La puerta de emergencia dispone de barras accionables a presión?
- Bai
Argibideetarako mostradorea
- Haren zati bat 0,70 - 0,85 m-ko altueran dago?
- Bai
Armairua
- Haren zati bat 0,70 - 0,85 m-ko altueran dago?
- Bai
Komunak
- Gutxienez komun 1 sailka daiteke MUPentzat irisgarri gisa
- Bai
- Sarrera atea
- zabalera: 0,80 - 0,89 m
- Kanporantz irekitzen dena, lerragarria edo orrikoa
- Bai
- Barruan 1,50 m-ko zirkulua egin daiteke
- Bai
- Hankarik gabeko konketa, 0,80 m-ko altuerakoa
- Bai
- Altuera doitzeko aukera ematen duen konketa
- Ez
- Aginte bakarreko edo pultsagailua duen txorrota
- Bai
- Komun ontziaren altuera: 0,40 - 0,50 m
- Bai
- Laguntza eskatzeko sistema
- Ez
- Komun osoan dago laguntza eskatzeko sistema
- Ez
- Komun guztien aurrealdean 0,80 x 1,20 m-ko leku librea
- Bai
Hitzaldi aretoa
- Gelarako sarbidea oztoporik gabe
- Ez
- Sarrera atearen gutxieneko zabalera: 0,90m
- Bai
- Korridoreen zabalera> 1,80 m
- Ez
- Aulki gurpildunetan doazen pertsonentzat erreserbatutako lekuak
- Ez
Oharrak
- Beste alderdi interesgarri batzuk
- Ez da igogailurik behar, izan ere, erakusketa-aretoa beheko solairuan dago.
- Bisitek 75 minutu irauten dute, gutxi gorabehera. Euskaraz, erdaraz eta ingelesez egin daitezke. Bisitak erdaraz eta ingelesez: 4€. Bisitak euskaraz: 3€
- Debekatuta dago animaliak museoan sartzea (txakur-gidak izan ezik).