Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa


Euskal Herriko Meatzaritaren Museoa Gallarta auzoko antzinako hiltegian dago. Euskal herriko meatzaritzaren historia azaltzen eta ezagutarazten dio jendeari, Meatzaritza Museoaren Kultur Elkarteko boluntario meatzari ohiak mendietan eta fabriketan urtez urte biltzen joan diren piezen, erreminten, makinen eta dokumentuen bilduma ikusgarriaren bidez.

Kokapena: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Museoa 2001ean ireki zen Gallartako hiltegi zaharrean, eta gaur egun bertan jarraitzen du.
  • Museoaren ondoan Concha II meatzea dago, Euskadiko aire zabaleko ustiategi handiena.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Museoaren ondoan, Ekoetxea Meatzaldearen Gallartako ingurumen zentroaren egoitza dago. Bigarre egoitza, Peñas Negrasekoa da. Bi egoitzak, kontrastez betetako paraje berezi batean murgilduta daude, paisaia karstikoaren eta gizakiaren industria-jarduerak ingurunea eraldatu izanaren ondorioz. 

Bazenekien?

Bizkaiko meatzaritza eta industria ondarea ezagutu dezakezula Iron Riverreko ibilbide anitzen bidez?

Informazio gehiago

Nabarmenduen zerrenda