Azkuna Zentroa


Azkuna Zentroa Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa da, begirada hemen eta nazioartean jarrita duena, eta publiko-komunitate ezberdinekin harremanak izateko irekia.

Azkuna Zentroa kultura praktika, prozesu eta esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua da. Zentroak pertsona guztientzat eskuragarri dagoen kultura-aniztasuna sustatzen du, eta, besteak beste, publiko-komunitate desberdinentzako kultura-programazioaren jardueretan tarifa murriztuak ezartzen ditu.

Era berean, ordutegi zabala eta informazio-espazioa (AZ Info) ditu, eta bertan Zentroaren programazioa kontsultatu eta behar dituzun kudeaketak egin ditzakezu, hala nola Az Txartelaren tramitazioa, zentroan kultura-, gizarte- eta jarduera fisikoko eskaintza zabalaz gozatzeko aukera ematen duena.

Kokapena: Azkuna Zentroa

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Azkuna Zentroa, Alhondigako eraikina bezala ere ezaguna, ardo biltegi garrantzitsua izan zen, gaur egun aisialdi eta kultura gune bihurtu dena.
  • Jatorrizko eraikinetik, fatxadak mantendu eta birgaitu dira. Aldi berean, barruko espazioa Philippe Starck diseinatzaile frantziarrak espazio berezia, soila eta originala bihurtu du.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Behin Azkuna Zentroan zaudenean, disfrutatzeko aukera ugari dituzu, esaterako, bisita gidatuak, erakusketak, zuzeneko artea, ostalaritza eskaintza, jarduera fisikoko eskaintza, Golem zinema-aretoak, DENDAZen erostea, edo BBK Mediateka besteak beste.

Bazenekien?

Azkuna Zentroa, Alhondiga ohia, Iron River turismo industrialaren proiektuaren barruan Bilbotik ibilbide turistikoa osatzen duten baliabide interesgarrietako bat da. Animatu.

Informazio gehiago

Nabarmenduen zerrenda