Arte Ederretako Museoa


Arte Ederren Bilboko Museoak ibilbide bat eskaintzen du, arte erromanikoarekin hasi eta lehenbiziko abangoardien eta horien gaur egungo adarretaraino, mendebaldeko artista, estilo eta arte-eskola nagusiak azaltzeko, zenbait obra adierazgarriren bidez. Bildumak 19.000 lan baino gehiago biltzen ditu, 15.000 paper gaineko lan-bilduma dira (grabatuak, marrazkiak, argazkiak eta kartelak), 2.000 baino gehiago pinturak dira, eta 500 inguru eskulturak dira. Dekorazio-arteak ere badu lekurik bilduman: XIII. mendetik XX.mendera arteko 800 artelan daude. Museoan, euskal arte bildumarik onena ere badago, eta bertan Jorge Oteizaren, Chillidaren eta Zuloagaren lanak aurki daitezke, besteak beste.

Kokapena: Arte Ederretako Museoa

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Gaur egun, museoak 19.000 lan baino gehiago biltzen ditu.
  • Museoan El Greco, Joaquín Sorolla, Paul Gaugin eta Richard Sierra maisu handien lanak daude.
  • Gaur egun, Norman Foster eta Luis Maria Uriarteren proiektu bat garatzen ari dira museoaren eraldaketa arkitektonikorako.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Bilbok eskaintza kultural zabala dauka bisitarientzat, eta bere hamaika museoak gailentzen dira. Askotariko gai eta kontzeptuetakoak dira, tokiko historia ezagutzea ahalbidetzen dute, baita arte unibertsalean sakontzea, edukitzailearen eta edukiaren fusio interesgarria deskubritzea eta, ororen gainetik, giza sormenaz gozatzea ere.

Bazenekien?

Bizkaiko museoen sarea oso zabala dela eta era guztietako erakusketak daudela?

Informazio gehiago

Nabarmenduen zerrenda