Zugaztietako naturgunea


Zugaztietak natura- eta paisaia-ingurune ikusgarria eskaintzen du. Meatze-ustiapena bertan behera uztean, lurrazpiko ura azaleratu egin zen, eta, gaur egun, inguruko meatze-erauzketako putzuak laku bihurtu dira. Bertan, naturaz gozatzeko eta paseatzeko aukera dago. Zugaztietako meatze-herrixka 2002an monumentu izendatua, da, zalantzarik gabe, Bizkaiko meatzaritza historikoaren auzorik adierazgarriena.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Zugaztietara igo zaitezke Larreinetako funikularrean. Bere balio historikoagatik eta diseinuagatik nabarmentzen da.
  • Zugaztieta Europan hobekien kontserbatutako meatze-herrixketako bat da.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Zugaztietako bisitaren osagarri gisa, Meatzaldeko Ekoetxera hurbil zaitezke. Ingurumenaren interpretazio-zentroak bi egoitza ditu. Zugaztietako herrixkatik gertuen dagoen egoitza Peñas Negras-ekoa da. Bertara iristeko, paisaia ikusgarriak dituen ibilbide bat egin behar da. Herrian bertan, tradizioa da bertako edozein jatetxetan babarrunak bere sakramentuekin jatea.

Bazenekien?

Bizkaiko meatzaritza eta industria ondarea ezagutu dezakezula Iron Riverreko ibilbide anitzen bidez?

Informazio gehiago