Gorbeiako Parke Naturala

Gaueko ibilaldia

Feel The Adventure

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Gorbeian gau-irteera egitea proposatzen dizuegu, mendi-gidekin batera mendigune horretako ezohiko txokoak deskubritzeko. Goizaldean, bekoki-argiak jantzita, Gurutzeraino igoko gara (1482 m.); bertatik, ibilbideari jarraituz, toki nabarmenak bisitatuko ditugu. Amaitzean, indarberritzeko, hamaiketakoa hartuko dugu Arrabako aterpetxean.

Ibilbide-hasierako topagunea: Pagomakurreko aparkalekua (882 m.), Areatza (Bizkaia).

Bezperan joan daiteke eta furgonetan/karabanan lo egin Zeanuriko autokarabana-gunean. Ordutegia: 04:00etatik 13:30era, gutxi gorabehera.

  • Gorako malda: 823 m.
  • Distantzia: 14 km (gutxi gorabehera).
  • Zailtasun teknikoa: ertaina-txikia.

Kontuan hartzeko

Ezinbesteko ekipamendua:

  • Mendiko jarduera egiteko arropa, eguraldirako egokia.
  • Mendian ibiltzeko botak edo zola oneko oinetako arinak. - Linterna edo bekoki-argia, ordezko pilak ahaztu barik.
  • Ura eta janaria, kopaua hartzeko.
  • Mendiko tapaki isotermikoa. - Oinarrizko botika-kutxa.
  • Telefono mugikorra.

Gomendatutako ekipamendua:

  • Norbere botika-kutxa.
  • Edari beroz betetako termoa (eguraldiaren arabera).
  • Jarduerarako egoera fisiko eta psikiko egokian egotea.
  • Mapa eta iparrorratza.
  • Eguzkitako betaurrekoak.

Betekizunak:

  • Mendi-ibilietan eskarmentuduna izatea.
  • Jarduerarako egoera fisiko eta psikiko egokia egotea.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Gorbeia

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Ekoturismoa, Turismo aktiboa eta abentura

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania

  • Prezio-tartea

    + 36 €

  • Urteko sasoia

    Uda, Udazkena, Udaberria

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean