Corta Bodovalleren historia

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren ondoan, Concha 2.a meategia irekitzen da, Bodovalleko meatze-hobia. Bada, Euskadiko aire zabaleko ustiategirik handiena da, eta monumentu izendatu zuten 2011n. Bestetik, sekulako neurriak dauzka: 700 metroko perimetroa, 350 metroko diametroa eta 150 metroko sakonera dituen zulo bat da, kono alderantzizkatuaren itxura duena, eta, beheko kotan, itsas mailaren azpitik 37 metrora dago

Historia apur bat

  • Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren ondoan, Concha 2.a meategia irekitzen da, Bodovalleko meatze-hobia. Bada, Euskadiko aire zabaleko ustiategirik handiena da, eta monumentu izendatu zuten 2011n. Neurri eta ekoizpen-zifra ikaragarriak ditu: 1868an martxan jarri zutenetik 1983ra arte, jarduera orduantxe eten baitzuen, 14.000.000 metro kubiko material induskatu ziren, eta, hortik, 40 milioi tona esteril eta 9 miloi karbonato ekoitzi ziren.

  • Gainera, aurreko mendearen 60ko hamarkadan, meatze-konpainiek Gallartako zubi zaharra erautsi zuten, baita bertako etxeak eta eraikinik esanguratsuenak ere, hala nola eliza, frontoia eta udaletxea, lurpeko burdina erauzi ahal izateko. Meatze-ustiapen hark Bodovalleko meatze-hobia eraiki zuen, baita geroko lurrazpiko galeriak ere, urte askoan Bizkaiko siderurgia elikatzeko. Industria-garaiko arrasto ikusgarri hark oso sakon eraldatu zuen paisaia, Gallarta auzo zaharra «irensteraino», meatze-ustiategiaren barruan baitzegoen, eta 225 familia baino gehiago lekualdarazi zituen.

  • Agrupación Minera (Agruminsa) konpainiaren jarduera bizi eta trinko hartatik, zulo bat geratzen zaigu: 700 metroko perimetroa, 350 metroko diametroa eta 150 metroko sakonera dituen zulo bat da, kono alderantzizkatuaren itxura duena, eta, beheko kotan, itsas mailaren azpitik 37 metrora dago. Barrualdean, lurpeko meategi bat dago, 50 km galeria baino gehiago dauzkana zulatuta.