Irudiak

Santurtziko arrantza portua

Deskribapena

Arrantza-portua 1912. urtekoa da eta euskal kostaldeko garrantzitsuenetakoa izan da. Egunaren zati batean itsasontziak eta arrainen deskarga ikus daitezke, bertan baitago arrantzaleen kofradiako arrain-lonja. Horrez gain, itsasoari buruzko ikuspegi politak daude.

Esteka honen bidez, ikus-entzunezko informazioa dago (1., 2. eta 3 puntuak).

Azpimarratzekoak

Komun egokitua Turismo Bulegoan.

Nola iritsi

  • Metroz: 2. linea: Basauri-Kabiezes (Santurtzi geltokia).
  • Trenez: Renfe aldirikoak, C-1 linea, Santurtzi-Bilbo (Santurtzi geltokia).
  • Autobusez: Bizkaibus: A3151 (Santurtzi-Bilbo).
  • Autoz: Santurtziko arrantza-portuaren aparkalekua.

Ibilbidea

Aparkalekutik Karmengo Amaren estatuara

Ez da egokia mugikortasun urriko pertsonentzat (MUP)

Ibilbidea aparkalekutik edo trenbidearen bidegurutzetik hasi daiteke. Gorabeherarik eta lautadarik gabeko zoru batean barrena, arrantza-portuko kai-muturra zeharkatu daiteke, portuaren, ontziolaren eta itsasoaren ikuspegiaz gozatzeko.

Ibilbidearen hasieran, turismo-bulego baterako sarrera duen eraikin handi bat dago, arrantzaleen kofradiako jatetxe tradizionala, lonja eta itsas-historia interpretatzeko zentro bat daude (Santurtzi Itsas Museoa).

Kai-muturraren tartea 800 metrokoa da (joan-etorria, esertzeko eserlekuak eta interesguneak daude, hala nola esku-garabia, gerrako umeen monumentua edo Karmengo Amaren eskultura). Ikus-entzunezko informazioa honako esteka honetan.

Ezaugarriak eta zerbitzuak