Irudiak
Balmasedako Historiaren Museoa
Itzuli Balmasedako Historiaren Museoara
Deskribapena
Balmasedako Historia Museoa hiribilduko baliabide turistiko erakargarrienetako bat da, urtero mundu osoko milaka bisitari jasotzen baititu. San Juan del Moral elizan dago, eta Balmasedako ondare historiko-kultural paregabearen zati bat jasotzen du barruan.Museoa 2003tik dago irekita, eta hiribilduaren iragana irudikatzen laguntzen diguten alderdi historiko eta etnografikoak erakusten ditu.
Artelanak, liburuak, dokumentuak, antzinako objektuak… museoaren bildumaren zati dira. Museoak hainbat atal ditu: historia, pertsona ospetsuak, herri-ekitaldiak, ondare historiko-artistikoa, industria eta tradizioak eta higigarri historikoak. Bisitaren hasieran, XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko udal artxibo historikoko hainbat liburuki ikus daitezke, hala nola Bortedoko Jaunak hiribilduari emandako errege-pribilegioak, Udaleko hauteskundeen lehen liburua edo Pio Bermejillo kalean zegoen ospitaleko kontu-liburua, besteak beste. Bisitariek eraikin enblematikoenen xehetasunak ezagutzeko aukera dute, eta maketen eta marrazkien bidez, harresiz inguratutako Balmaseda eta muino gaineko gaztelua irudikatu ahal izango dituzte. Tradizioei eta industriari eskainitako guneak ere badaude: txakolina, merkataritza, burdinolak, altzariak, trenbidea eta putxera. Kardadora batek “La Encartada” txapel-fabrika gogorarazten du, gaur egun museo bihurtua. Historiarekin egindako ibilbide honek oraina hobeto ulertzen laguntzen du.
Museoa Alde Zaharrean dago, trafiko-murrizketak dituen ingurune batean; bisita kolektiboetarako, museotik gertu dagoen eremu batean aparkalekua gaitzen da. Museoa solairu bakarrean antolatuta dago eta ez da igogailurik behar. Ez dago bisitarientzako komun irekirik. Eraikin historiko batean kokatuta dagoenez, jatorrizko konfiguraziotik eratorritako baldintzak egon daitezke. Gomendatzen da irisgarritasun-behar espezifikoak dituzten pertsonek museorekin aldez aurretik harremanetan jartzea, sarbide-baldintzak eta erabilgarri dauden ibilbideak egiaztatzeko.
Ezaugarriak eta zerbitzuak
- Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako merkataritza politika
- Irisgarritasun politika
- Arreta espezializatua dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat
- Komunikazioen egokitze maila
- Laguntza pertsonala eta laguntza teknikoen mailegua
- Inguruaren irisgarritasuna
- Garraio publikoa
- Aparkalekua
- Barruan lekualdatzea
- Argibideetarako mostradorea
- Armairua
- Komunak
- Oharrak
Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako merkataritza politika
- Tarifa bereziren bat eskaintzen zaie dibertsitate funtzionala duten pertsonei eta/edo haiekin doazenei?
- Bai
- Tarifa berezi mota
- Museorako sarrera doakoa da.
Irisgarritasun politika
- Irisgarritasun ziurtagiriren bat du?
- Ez
- Irisgarritasun plan propiorik du idatzita?
- Ez
Arreta espezializatua dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat
- Langile horiek erraz identifika daitezke?
- Ez
Komunikazioen egokitze maila
- Badago jaws, ahots bidezko sistema, duen Internet pointa?
- Ez
- Begizta magnetikoko sistemarik du?
- Ez
- Badago instalazioei eta zerbitzuei buruzko informazio baliabiderik testu irisgarrian?
- Ez
- Badago instalazioei eta zerbitzuei buruzko informazio baliabiderik braillez?
- Ez
- Zeinu hizkuntza dakiten langileak daude?
- Ez
- Audiogida zerbitzua dago?
- Ez
- Badago egokitutako informazioa (testu errazak)?
- Bai
- Berariaz dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat diseinatutako komunikazio euskarririk dago?
- Ez
- Lanen argibideak erosotasunez irakurtzeko modukoak dira
- Bai
Laguntza pertsonala eta laguntza teknikoen mailegua
- Mugikortasunerako laguntza teknikoen mailegu zerbitzua du
- Ez
- Laguntza pertsonaleko zerbitzua eska daiteke
- Ez
Inguruaren irisgarritasuna
- Hirigintzako oztopo handirik gabeko ingurunean al dago establezimendua?
- Ez
Garraio publikoa
- Garraio publikoa izatea
- Bai
Aparkalekua
- Aparkaleku publikoak inguruan
- Bai
-
Aparkaleku publikoa inguruetan
- Distantzia
- 300 m
- Behar bezala seinaleztatutako eta erreserbatutako lekuak ditu?
- Bai
- Leku kopurua
- 2
Barruan lekualdatzea
- Korridore nagusien zabalera, gutxienez, 1,80 m-koa da
- Bai
- Zoladura gida-zerrendekin eta orientazio-sistemekin
- Ez
Argibideetarako mostradorea
- Haren zati bat 0,70 - 0,85 m-ko altueran dago?
- Ez
Armairua
- Haren zati bat 0,70 - 0,85 m-ko altueran dago?
- Ez
- Zein da armairuen altuera?
- 0,90 m
Komunak
- Gutxienez komun 1 sailka daiteke MUPentzat irisgarri gisa
- Ez
Oharrak
- Beste alderdi interesgarri batzuk
Herriko alde zaharrean kokaturik dago, trafiko murrizketekin. Talde txangoetarako museoaren aldamenean aparkaleku bat egokitzen da. Museoa solairu bakarra dauka eta ez du igogailurik behar. Ez dago WC publikorik.