Gernikako Batzar Etxea eta Arbola


Gernika izan da mendeetan zehar Bizkaiko herrien bilgunea. Antzina, elizate bakoitzak jaurerriaren arazo komunak eztabaidatzera bidaltzen zuen bere ordezkaria. Batzar horiek Gernikako Arbolaren ondoan egiten ziren eta Bizkaiko Batzar Nagusiak deitzen ziren. Foruak, Bizkaiko bizitza arautzen zuten legeak, 1876ra arte iraun zuten, indargabetu ziren arte.

102 urteko etenaldiaren ostean, Batzar Nagusiak 1979an berreskuratu zituzten. Horrela hasten da foru erakunde honen bizitzako bigarren etapa. Gernikako Arbolaren inguruan hainbat eraikin eraikitzen joan ziren, 1826an egungo Batzar Etxea eraikitzen hasi ziren arte.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Gernikako Batzar Etxeak eta Arbolak Interes Kulturaleko Ondasun izendatutako monumentu-multzoa osatzen dute, eta, batez ere, Bizkaiaren eta Euskadiren historiaren sinbolo dira.
  • Haritz hau euskaldun guztien ikurrik unibertsalena da eta ekitaldi garrantzitsuak hartzen ditu, hala nola, karguaz jabetzea eta Lehendakariaren zina.
  • Sarrera doakoa da eta asteko egun guztietan zabalik, osoko bilkura dagoen egunetan izan ezik.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Gernika historiaz betetako hiria da. Tradizioen sinboloa, baina munduari irekia marko paregabe batetik: Urdaibai, Biosferaren Erreserba. Gernika-Lumora egindako bisita osatzeko gomendatzen dizugu, funtsezko bi museotan geldialdia egitea: Bakearen Museoa (1937ko bonbardaketari buruz museo interaktiboa) eta Euskal Herria Museoa. Gernikan ere munduko frontoirik handiena dago: Jai Alai, zesta puntaren historia ezagutzeko aukerarik onena.

Bazenekien?

Gernikako astelehenak oso bereziak dira, egun horietan Bizkaiko landako produktuak erosteko aukera emango dizulako, baina, Urriko azken astelehenean batez ere, Bizkaiko produktuak ikusi eta dastatzeko aukera zoragarria izango duzu azokarik handienean: bertako landen eta abereen produktuak topatuko dituzu eta 900 stand inguru ikusiko dituzu bertan.

Informazio gehiago