Gernikako Bakearen Museoa
Gernikako Bakearen Museoa bakearen kulturari buruzko museo tematikoa da. Gernikako bonbardaketa tragikoan inspiratuta, Museoaren bi lan-eremuak jorratzen ditu, Historia eta Bakea, hainbat ardatz edo galderaren bidez.
Hainbat aretok osatzen dute, baita tragediatik bizirik atera zirenek kontatutako ikus-entzunezko hunkigarriek ere.
Museoak hainbat bisita gidatu mota ditu talde edo norbanakoentzat, kanpoko ibilbide gidatuak, aldi baterako erakusketak eta beste museo batzuekin konbinatutako sarrera iraunkorrak, kongresu eta tailer eta denda propioak.
Kokapena
Datu orokorrak eta/edo berezitasunak
- Bakeari buruzko sarrera bat egin ondoren, 1937ko apirilaren 26ra garamatzan museo interaktiboa da, hots, bonbek eta suak Gernika-Lumoko kaleak hondakin bihurtu zituzten egunera.
- Gela batzuek osatzen dute museoa, baita tragediatik bizirik atera zirenek kontatutako ikus-entzunezko hunkigarriez ere.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
A Good Idea
Gernika-Lumo historiaz betetako hiria da, Bakearen Museoa izateaz gain, tradizio errotuenen sinbolo ere da. Bertan Batzar Etxea eta Arbola daude, Bizkaiko Parlamentu historikoaren egoitza eta euskaldunen ikur unibertsala. Jai Alai frontoia, munduko frontoirik ospetuenetariko bat, Euskal Herria Museoa, Euskal Herriaren historia ezagutzeko museoa, Astelehenetako merkatua, 650 urte baino gehiagoko historia duen Euskadiko merkatu tradizional bakarrenetakoa , nekazaritzako produkturik onenak erosi ahal izateko, baita beste hainbat leku interesgarri ere: Santa Maria eliza gotikoa, Picassoren "Guernica" Murala, Europako Herrien parkea eta eskulturak...
Bazenekien?
Gernika-Lumo Urdaibaiko Erreserbaren erdi-erdian dago. Ingurumenarentzat interes handia duen naturgunea da hau, eta edertasun aparta du. Oka ibaiaren estuarioa oso garrantzitsu eta erakargarria da. Bizitzaz beteriko ikuskizuna erakusten du. Mendeetan zehar naturaren eta bertan bizi diren 22 herriren arteko bizikidetza orekatua izan da, eta,ondorioz, sortutako paisaia askotarikoa da.