La Encartada Fabrika-Museoa


La Encartada Fabrika-Museoa ehun-gaiak –txapelak, batez ere– ekoizten zituen XIX. mendeko fabrika da, jatorrizko dekorazioa eta dotazio teknologikoa bere horretan mantendu dituenak 1892tik. Eraikin nagusia, makineria eta langileen etxebizitzak garai hartara garamatzagun museo industrial baten parte dira gaur egun, hasierako poleak, uhalak eta turbinekin batera.

2007tik La Encartada industria museoa da. XIX. mendearen bukaerako eta XX.mendeko lehen urteetako makineria bilduma bikaina da La Encartada Fabrika-Museoaren balio handienetako bat. Produkzio-prozesuko elementu guztiak mantentzen ditu, lehengaia jasotzen denetik paketatze- eta igorpen-prozesuraino. Osotasun tekniko horrek eta bere kontserbazio-egoera bikainak, La Encartada Fabrika-Museoa bere generoan bakarrik bisitatzeko moduko ale bihurtzen dute.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • La Encartada Fabrika-Museoa industria-museoa da, jatorrizko mugitze-sistema guztia (polea eta uhalak) oraindik martxan, egonaldietako dekorazioa bere sorreraren garaira garamatza.
  • La La Encartada Fabrika-Museoak artilea landu eta hainbat artikulu egin zituen, hala nola txapelak –bere produktu nagusia– manta eta oihaletara, eskularruak, bufandak, biserak, buru-berokiak eta, jakina, madejak eta ovilloak. 
  • Bisitak beti dira gidatuak eta aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen da.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

La Encartada Fabrika-Museoa paraje eder batean, Balmasedako alde zaharretik bi kilometro baino gutxiagora  kokatuta dago. Balmaseda hiribilduak bisita gidatuez gain, beste museo eta espazio interesgarri batzuk bisitatzeko aukera eskaintzen du, hala nola, Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa edo Balmasedako Historiaren Museoa, adibidez.

Bazenekien?

Bizkaiko museoen sarea oso zabala dela eta era guztietako erakusketak daudela?

Informazio gehiago