Butroeko Gaztelua
Butroe gaztelua Gatikan dago, Bilbo eta Gaztelugatxeko Doniene arteko erdibidean, muino batean, harkaitz batzuen gainean, eta mendeetako baso batez inguratuta.
Gazteluak Erdi Arora garamatza, alde bateko eta besteko zaldunen arteko borroketara. Beti ez du gaztelu itxura hori izan. Hasieran, XIII. mendearen erdialdera, Butroetarren egoitza, dorretxea zen. Eta hurrengo mendean gaztelu bihurtu zuen Butroeko V. Jaunak. Leinuen arteko gerrak amaitu zirenean, XVI. mendearen hasieran, gaztelua utzi egin zuten eta hondatuz joan zen.
Hala egon zen XIX. mendearen hasierara arte, orduan, zaharberritu eta gaur egun duen itxura eman zioten. Francisco de Cubas arkitekto ezagunak egin zuen proiektua, 1878an, Europako gazteluetan nagusi zen estiloa jarraituz.
Erromantizismoaren monumentu bikain hau Estatuko Erdi Aroko gaztelu baten errekreazio modernoaren adibiderik onena da eta, bere kokapenarekin batera, Bizkaiko postal ederrenetako bat da, zalantzarik gabe.
Kokapena


Datu orokorrak eta/edo berezitasunak
- Maitagarrien ipuin batetik ateratako gaztelua dirudi, lau dorre, zazpi solairu eta mota askotako apaingarriak dituena.
- Gaztelua inguratzen duen parkea balio bereziko lekua da bertan dauden espezie kopuru handiagatik, exotikoak zein bertakoak.
- Gaztelua itxita dago bisitarientzat
Irisgarritasunari buruzko informazioa
A Good Idea
Butroiko gaztelutik (Gatika) badiako bokalera doan itsasadarrak, aldi berean, Plentzia herriraino doan ibilaldia eskaintzen du. Plentzia, arrantza eta itsas tradizio handiko turismo erakargarritasun daukan Bizkaiko kostaldeko herri atsegina da. 6 km-ko ibilaldi hau GR 280 Uribearen parte da, ingurune aproposa zaldiz ibiltzeko baita piraguismorako ere.
Bazenekien?
Butroeko gaztelua Uriberen Erdi Aroko ibilbidearen parte da. Ibilbidea, interpretazio-puntuak, eta garai hartako igarobideak, bitxikeriak eta gai ezberdinei buruzko gorabeherak ezagutuko dituzu.