Athletic Museoa (AC Museoa)


Lehoien etxea, futbolaren Katedrala izendatua, munduko kirol eraikin onenaren sariak jaso dituen futbol zelaia da. AC Museoak San Mameseko Tourra taldeka edo banaka egiteko aukera eskaintzen dizu, zure mugikorretik nabiga daitekeen audiogida batekin batera. AC Museoa bisitatuz bakarrik uler daiteke Athletic-en esentzia: bere jatorria, filosofia, zaleen sentimendua. Ibilbide ahaztezinaz gozatu eta futbola barrutik esperimentatu.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • AC Museoa San Mames futbol zelaian kokatuta dago.
  • Barruan, talde zuri-gorriaren 1.000 objektu baino gehiago daude.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

AC Museoa bisitatuz, museorako diseinatu eta fabrikatu diren produktuen linea erosi ahal izango da. Objektu-bilduma hau, garai guztiak, iraganekoak eta etorkizunekoak bat egin dezaten diseinatu da, forma, mezu eta fabrikazio-teknikekin jolastuz.

Bazenekien?

Bilbotik 15 bat kilometrora, Athletic Cluben Lezamako instalazioak daude. Bertan, bere harrobia dago eta klubaren filosofiaren oinarriak lantzen dira, erakundearen behin betiko ezaugarri nagusia duen oinarria: futbolari propioak bakarrik edukitzearena. Bertan, San Mames zaharreko arkua aurki daiteke.

Informazio gehiago