Arrantzaleen Museoa


Bermeoko Portu Zaharrean kokatua, Ertzilla Dorrea daukagu, eta haren hormek 1948tik Arrantzaleen Museoko aretoak dituzte. Museo honetan, kostaldearen eta euskal arrantza-portuen deskribapenarekin zerikusia duten alderdiak ikus daitezke; arrantzaleen bizitza eta ohiturak, haien erakunde gremialak; arrantzarako eta nabigaziorako denboran zehar erabili dituzten itsasontziak eta teknikak.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Museoa Ertzilla dorre historikoan kokatuta dago 1943an Monumentu Nazional izendatu zuten.
  • Euskal arrantzaleen esparrua, bizitza eta lana erakusten duen museo bakarrenetakoa da mundu osoan

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Bermeoko edozein txokotan egonik erraz arnastu daiteke itsas herri honen historia eta nortasuna. Portu Zaharra, herriko arrantza-portu tradizionala da. Arrantzale-etxeek Erdi Aroko trazadura eta forma gordetzen dute, eta, XVI.mendearen amaieran eraikitako Bizkaian kontserbatzen den" hiru kantu" iturria aurki dezakegu.

Matxitxako lurmuturra (Penintsula osoan ezingo duzu lekurik aurkitu iparrerago), edo Gaztelugatxeko San Juan ermita ospetsura ere hurbildu zaitezke, 241 eskailerak igo ondoren.

Indarrak berreskuratzeko, gastronomiaz gozatu: eguneko arrain freskoetatik hasi eta inguruko baserrietako barazki eta haragi gozoenetaraino.

Bazenekien?

Bizkaiko museoen sarea oso zabala dela eta era guztietako erakusketak daudela?

Informazio gehiago