Gorbeiako Parke Naturala

Gaueko ibilaldia

Feel The Adventure

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Gorbeian gau-irteera egitea proposatzen dizuegu, mendi-gidekin batera mendigune horretako ezohiko txokoak deskubritzeko. Goizaldean, bekoki-argiak jantzita, Gurutzeraino igoko gara (1482 m); bertatik, ibilbideari jarraituz, toki nabarmenak bisitatuko ditugu. Amaitzean, indarberritzeko, hamaiketakoa hartuko dugu Arrabako aterpetxean.

Ibilbide-hasierako topagunea: Pagomakurreko aparkalekua (882m.), Areatza (Bizkaia).

Bezperan joan daiteke eta furgonetan/karabanan lo egin Zeanuriko autokarabana-gunean. Ordutegia: 04:00etatik 13:30era, gutxi gorabehera.

Gorako malda: 823 m.

Distantzia: 14 km (gutxi gorabehera).

Zailtasun teknikoa: ertaina-txikia.

Kontuan hartzeko

Ezinbesteko ekipamendua:

Mendiko jarduera egiteko arropa, eguraldirako egokia.

Mendian ibiltzeko botak edo zola oneko oinetako arinak. - Linterna edo bekoki-argia, ordezko pilak ahaztu barik.

Ura eta janaria, kopaua hartzeko.

Mendiko tapaki isotermikoa. - Oinarrizko botika-kutxa.

Telefono mugikorra.

Gomendatutako ekipamendua:

Norbere botika-kutxa.

Edari beroz betetako termoa (eguraldiaren arabera).

Jarduerarako egoera fisiko eta psikiko egokian egotea.

Mapa eta iparrorratza.

Eguzkitako betaurrekoak.

Betekizunak:

Mendi-ibilietan eskarmentuduna izatea.

Jarduerarako egoera fisiko eta psikiko egokia egotea.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Gorbeia

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Ekoturismoa, Turismo aktiboa eta abentura

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania

  • Prezio-tartea

    + 36 €

  • Urteko sasoia

    Uda, Udazkena, Udaberria

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean