Karrantzako Dolomitas Museora bisita

Dolomita eraldatzeko fabrika zaharrera bisita

DOLOMITAS KARRANTZA MUSEOA

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Dolomitasek aukera ematen digu fabrikak Bizkaiko industriarentzat zeregin garrantzitsua betetzen zuen unera arte atzera egiteko eta industria-ondarea beste modu batean ezagutzeko.

Bisitan, Dolomitas del Norte SAren historia ezagutuko dugu hemendik. Bisitaldia, ordubete iraungo duena, gidatua edo librea izan daiteke, ibilbidean zehar panelak ditugulako. Era berean, ikus-entzunezko baliabideak eta material grafikoa ditugu, edukiak bereganatzea errazten dutenak.

Bisita aireko tranbia zaharraren deskarga-estazioaren eraikineko solairuetan zehar egingo da. Tranbia hori Eusko Jaurlaritzak Babestutako Industria Ondare izendatu du, eta aireko tranbiaren polea erraldoien sistema ikusi ahal izango dugu bertan.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Enkarterri

  • Udalerria

    Karrantza Harana/Valle de Carranza

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Kultura eta ohiturak, Museoak eta erakusketak

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania

  • Prezio-tartea

    0-15 €

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Ez dago arkitektura-oztoporik