Gourmet Gastronomia Esperientzia

Ibilbide bat tokiko kultura gastronomikoan barrena

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Ezagutu ezazu zaporerik autentikoenei eta gure lurraldeko kalitatezko produktuei eskainitako espazio bat. Ordubete inguruz, parte-hartzaileek aukera izango dute arreta handiz hautatutako gourmet produktuen dastaketa batez gozatzeko, eta, bide batez, produktu horien jatorria, elaborazio-prozesua eta berezi egiten dituzten istorioak ezagutzeko.
Produktu bakoitzak bere historia dauka, eta gure lurraldeko lanaren, tradizioaren eta nortasunaren erakusgarri da. Zapore bakoitzaren bidez, gure lurra eta hura apart egiten duten pertsonak omentzen ditugu.
Bisita amaitzean, probatutako produktuen sorta batez osatutako gourmet saskia eros daiteke.


Kontuan hartzeko

10 pertsona inguruko taldeak

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Uribe

  • Udalerria

    Leioa

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Gastronomia eta ardo-turismoa

  • Hizkuntzak

    Euskara

  • Prezio-tartea

    Hainbat prezio-tarte

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Ez dago arkitektura-oztoporik