Tradizioaren taupada

Bilbao Bizkaiako txoko bakoitzean, tradizioaren taupadak euskal dantzen erritmora doaz. Entretenimendu hutsetik haratago doan adierazpena da; gure erroekiko konexio sakona da, gure herriaren historia eta nortasuna komunikatzeko modua.

Dantza hauek pasioz bizi ditugula uka ezina da, eta mugimendu bakoitza gure herentzia kulturalaren ospakizuna da.

Euskal dantzak ospakizunekin lotuta daude eta urteko garai ezberdinetako ekitaldietan ikus daitezke. Izan ere, dantza talde eta eskola ugari daude, eta herri gehienetan euskal dantzen erakusketak egiten dira jende aurrean. Dantza tradizionalekiko interesa oso handia da, eta dantzarien figura jai herrikoietan ezinbestekoa da.

Luzaroan iraun duten euskal dantzak

Denboraren iragateari eutsi dioten euskal dantza askoren artean, gure tradizioaren balio handiko altxor bihurtu diren batzuk nabarmentzen dira.

Horietako bat Kaixarranka da, jatorriz Lekeitiokoa dena, Bizkaiko kostaldeko herri xarmangarria. Dantza honen mugimenduak itsasoko olatuak gogorarazten dizkigu, komunitate hau definitzen duen esentzia helaraziz. Tradizionalki Kaixarranka erakustaldiko dantzak txistuaren eta danbolinaren doinuarekin inguratzen dira.

Durangoko Dantzari Dantza belaunaldien artean iraun duen beste altxor bat da. Dantzaren pausu dotore eta kementsuek gure jendearen iraunkortasun eta indarraren historia kontatzen dute. Herriko jaien bezperan, dantzari taldeak entseatzen du eta herriko plazan Donienatxa deituriko enbor bat altxatzen dute.

Aurreskua, edozein ospakizunetan egiten den dantza bilakatu da egun, hala bola, ezkontzetan, inaugurazioetan eta ekitaldi instituzionaletan. Txistu eta danbolinaren doinuz dantzatua, Aurreskua denboran irauten duen adierazpen artistikoa da. Dantzariak jantzi tradizionalak jantzi ohi ditu, alkandora eta praka zuriak, kolore berdineko alpargatak, txapela beltza eta gerriko berdea.

Xemeingo dantza, Xemeinen egiten den historia handiko dantza da, ezpatak elkartuz egiten den dantza bat da, mendeetan zehar eten ez dena. Arretxinagako San Migel ermitaren ondoan egiten da irailaren 29an.

Zer esanik ez Bizkaiko Dantzari Egunaz, egun sakratua gure egutegi kulturalean. Urtero, Bizkaiko leku ezberdin bat euskal dantzekiko pasioa ospatzen duen jaiaren erdigune bihurtzen da. Komunitatea tradizioaren erritmora dantzatzeko batzen den eguna da, dantza hauek gure eguneroko bizitzan duten garrantzia berretsiz.

Bilbao Bizkaian, euskal dantzak ez dira mugimendu hutsak, gure komunitatearen taupada dira. Denboraren iragateari eusten diote, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira eta gure herrietako eguneroko bizitzan errotzen dira. Pausu bakoitzak istorio bat kontatzen du, bira bakoitzak gure herentzia kultural aberatsa ospatzen du.

Euskal dantzak arte eszeniko soila baino gehiago dira; tradizioan errotutako bizimodu bat aurkitzen dugu, gure nortasunaren adierazpen bat. Pasioz egiten dugu dantza, tradizioarekin bizi gara eta mugimendu bakoitzarekin ospatzen dugu euskal dantzekin lotzen gaituen lotura hautsezina, Bilbao Bizkaiaren taupada.