Espeleologia Marko haitzuloan

Hasiberrientzako haitzulo aproposa

Inguru Abentura

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Marko haitzuloa, Urkiolako Parke Naturaleko harribitxietako bat, espeleologia egiten hasteko egundoko irteera da. Lau orduz, sarbide errazeko barrunbe bat zeharkatuko duzu, formazio ugariz betea, hala nola koladak, gourrak, estalaktitak, estalagmitak eta estalaktita eszentriko ikusgarriak.

Arnesa eta kaskoa beharrezko dituen igoera txiki bat egingo dugu, eta eskudelaren laguntzaz kobazuloaren punturik sakonenera iritsiko gara. Amaieran, Ascondo haitzulora hurbiltzeko aukera egongo da, bertan dauden labar-grabatuak ikusteko, Santimamiñekoak baino lehenagokoak direnak.

Zatoz Inguru Abenturaren eskutik Marko haitzuloaren lurpeko mundu zirraragarria ezagutzera. Estalaktita eszentrikoek aho bete hortz utziko zaituzte.

Kontuan hartzeko

Zein haitzulo aukeratu?

Inguru Abenturan maila guztietarako haitzuloak ditugu. Hasiberriei Marko haitzuloa gomendatzen diegu; dagoeneko espeleologia egin baduzu eta hankak lokatzetan sartu nahi badituzu, ordea, Lamiak eta Maru haitzuloak ezin hobeak dira. Sokak eta arnesak erabiltzeko abentura bat bizi nahi baduzu, Jentilzubi haitzuloak mitologia eta kirola uztartzen ditu.

Nork egin dezake espeleologia?

Ia edozeinek egin dezake, baina ez da gomendagarria klaustrofobia daukatenentzat; izan ere, eremu batzuetan lauoinka ibili eta herrestatu beharra dago.

Gutxieneko adina

Haitzuloaren araberakoa da, baina 8 eta 14 urte artean dago; hala ere, heldu batekin edo haren baimenarekin egin beharreko jarduera da. Familientzako aukerarik errazena Iguaran haitzuloa da.

Jarduerak honako hau barne hartzen du:

Material tekniko kolektiboa.

Banakako materiala (kopeta-argidun kaskoa eta osoko jantzia).

Tituludun gidariak

Dagozkion aseguruak.

BEZa barne.

Jantzi arropa erosoa (praka luzeak badira, hobe) eta zikintzeko moduko mendiko oinetakoak. Ekarri baita ere jateko arin bat, litro eta erdi ur pertsonako eta, garaiaren arabera, eguzkitako krema, betaurrekoak, txanoa edo eskularruak.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Durangaldea

  • Udalerria

    Mañaria

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Turismo aktiboa eta abentura

  • Prezio-tartea

    Hainbat prezio-tarte

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean