Espeleologia Abaro-Jentilzubin

Lurpeko zeharkaldia

Inguru Abentura

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Jarduera honek, Indusiko eremu karstikoan, denetarik du. 20 minutuz, eroso ibiliko gara barrunbearen sarreraraino, beste koba batzuetan eta bazter natural harrigarrietan barrena.

Jentilzubiko arkua igarota, Axlor koba ageriko da; aurreraxeago, Baltzolako koba zeharkatuko dugu: horra gure jardueraren atarikoa.

3 orduko zeharkaldi horrek arroila-jaitsiera eta espeleologia uztartzen ditu. Bi rappel —bat airekoa— eta zenbait eskudel-tarte daude galeria horizontaletara iritsi arte. Bertan, Jentilzubiko arroila handia dugu, Urkiolako Parke Naturaleko handienetako eta formatuenetako bat.

Amaitzeko, katazuloetan zehar eta behera katuka eginez, Jentilzubiko kobatik irtengo gara, arkutik oso hurbil; handik minutu gutxira izango ditugu ibilgailuak.

Kontuan hartzeko

Zein haitzulo aukeratu?

Inguru Abenturan maila guztietarako haitzuloak ditugu. Hasiberriei Marko haitzuloa gomendatzen diegu; dagoeneko espeleologia egin baduzu eta hankak lokatzetan sartu nahi badituzu, ordea, Lamiak eta Maru haitzuloak ezin hobeak dira. Sokak eta arnesak erabiltzeko abentura bat bizi nahi baduzu, Jentilzubi haitzuloak mitologia eta kirola uztartzen ditu.

Nork egin dezake espeleologia?

Ia edozeinek egin dezake, baina ez da gomendagarria klaustrofobia daukatenentzat; izan ere, eremu batzuetan lauoinka ibili eta herrestatu beharra dago.

Gutxieneko adina

Haitzuloaren araberakoa da, baina 8 eta 14 urte artean dago; hala ere, heldu batekin edo haren baimenarekin egin beharreko jarduera da. Familientzako aukerarik errazena Iguaran haitzuloa da.

Jarduerak honako hau barne hartzen du:

  • Material tekniko kolektiboa,
  • Banakako materiala (kopeta-argidun kaskoa eta osoko jantzia),
  • Tituludun gidariak
  • Dagozkion aseguruak,
  • BEZa barne,

Jantzi arropa erosoa (praka luzeak badira, hobe) eta zikintzeko moduko mendiko oinetakoak. Ekarri baita ere jateko arin bat, litro eta erdi ur pertsonako eta, garaiaren arabera, eguzkitako krema, betaurrekoak, txanoa edo eskularruak.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Durangaldea

  • Udalerria

    Dima

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Turismo aktiboa eta abentura

  • Prezio-tartea

    Hainbat prezio-tarte

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean