Untzillaitz Hegoan eskalatzea - Nivel I - Iniciación

Gozatu aitz-itsasoan murgilduta

Inguru Abentura

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Gozatu eta dantza bertikala ikasi Untzillaitz Hegoaren zonalde berrian, Urkiolako Parke Naturalean. 

Hasierako eskaladarako eremu berria, antzinako laztabin bateko karezko hormetan, hainbat luzera eta zailtasuneko biez egokituta.

Elosun horma aproposa dago eskalatzen hasteko; 4tik 6bra bitarteko biak ditu eta eusleku onak, aurrera egin eta trebetasuna erakutsi ahal izateko.

Kontuan hartzeko

Non eskalatzea gomendatzen dugu? 

Inguru Abenturan hainbat leku ditugu eskalatzeko. Hasteko Egino edo Araotzeko eskolak dira onenak, hango biek ez baitira 5C mailatik gorakoak. 6 edo 7 mailako erronken bila bazabiltza, Oro edo Atxarten aurki ditzakezu ibilbide zailagoak eta era askotako lurrak. 

Nork eskalatu ahal du?

Eskalada gutiontzat da.  Ez da behar ez esperientziarik ez materialik. Kirola gustuko baduzu, eta gero eta erronka handiagoak nahi badituzu, eskalada modu ezin hobea da zure burua hobeto ezagutzeko eta zure mugak zeintzuk diren jakiteko.  

Zein da gomendatzen den gutxieneko adina?

Txiki-txikitatik hasi ahal gara eskalatzen. Umeentzako arnesak ditugu, txikienek ere aukera izan dezaten gozatzeko eta altuago igotzen lehia daitezen.

Zer sartzen da eskalada saioan?

Taldearentzako material teknikoa (motxila, sokak, grigi, zintak, eta abar) 

Material tekniko indibiduala (arnesa, kaskoa, mosketoiak, eta abar)

Gida titulatu eta espezializatua

Erantzukizun zibileko asegurua eta istripu-asegurua.

BEZa barne,

Gomendioak

Urte sasoiaren araberako arropa erosoa (beti mahuka luzea) eta kirol-oinetakoak. Gomendagarria da motxila txiki batean eramatea zerbait jateko, litro eta erdi ur pertsona bakoitzeko eta toalla bat edo arropa aldatzeko.   Horrez gain krema, txanoa edo bisera, betaurrekoak edo eskularruak, urte sasoiaren arabera. 

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Durangaldea

  • Udalerria

    Mañaria

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Turismo aktiboa eta abentura

  • Prezio-tartea

    Hainbat prezio-tarte

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean