Butroe gazteluko harresien kanpoaldetik zaldi-ibilbideak

HIPICA BUTRÓN

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Goza ezazu Butroeko gazteluko harresien kanpoaldetik eginiko ordubeteko zaldizko ibilbideaz, monitorearen laguntzarekin eta argazki-oroigarriarekin. Ordubeteko ibilbidea zaldiz, Bizkaiko txoko ederrenetako batetik.

Ez dio axola ez bazara inoiz zaldiz ibili, bidea erraza da eta zaldiak otzanak eta lasaiak, monitoreari jarraituko diote. Txikienentzat poniak ditugu. Hamar minutuko ikastaro laburra eskainiko dizugu, ekitazioko oinarrizko ezagutzak izan ditzazun eta hala zure esperientziaz erabat goza dezazun, lasai eta seguru. Ibilbidea “baso sorginduan” hasiko dugu jatorria Erdi Aroan duen Butroeko gaztelura iritsi arte. Butroe ibaiaren ertzetik jarraituko dugu Plentziako Isuskiza auzo ezagunera arte.

Gure monitoreak argazki bat egingo digu, bizitako esperientzia zoragarriaren oroigarri. Ospatu egun berezi bat, ezkondu aurreko agur festa bat edo urtebetetze bat gurekin. Esperientzia hau bizitzeko aukera duenak ez du inoiz ahazten.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Uribe

  • Udalerria

    Gatika

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Turismo aktiboa eta abentura

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • Prezio-tartea

    16-35 €

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean