Be Basque, euskal identitatea duten jaiak
Bilbao Bizkaian euskal identitatea eta kultura arnas daiteke edozein txokotan. Interes turistiko anitzen artean jai entzutetsuak nabarmentzen dira, non herritarrak eta bisitariak mundu osoan bakarrak diren ospakizun desberdinak ospatzeko batzen diren.
Hemengo jaiak euskal kulturan murgiltzeko eta esperientzia paregabeaz gozatzeko aukera aparta dira.
Artikulu honetan galdu ezin dituzun euskal identitatea duten ospakizunak ezagutzera emango dizkizugu, has gaitezen!
Maiatzaren 8a Urduñan
Maiatzaren 8an Urduñan urtero aste nagusia ospatzen da Antiguako Ama Birjinaren omenez. «Maiatzak 8» ospakizunak aste bete irauten duen programaketa zabala du eta adin guztietarako jardueraz beteta dago.
Lehiaketak, dantzaldiak, azokak, haurrentzako jarduerak eta herri-bazkariak, Urduñako aste nagusiak familian edo lagunekin gozatzeko makina bat aukera eskaintzen ditu.
Zapato Azule Ondarroan
Ondarroan Zapato Azule jaia ospatzen da, hau da, larunbat urdina, ekaineko azken larunbata, arrantzaleek janzten duten mahoizko kamiseta urdinen omenez.
Ondarroako alde zaharreko jaiak gustu guztientzako jarduerak eskaintzen ditu, kirolak, musika eta baita kamiseten azoka herrikoia ere.
Madalen Eguna
Uztailaren 21ean Madalen Eguna ospatzen da urtero Mundakako itsasadarra itsasoratzen den lekuan bertan. Egun honetan, Mundaka eta Bermeo kostaldeko herriak haitzaren jabetza lortzeko lehiatzen dira, eta Elantxobe epaile lanez arduratzen da.
Lehiaz haratago, Madalen Eguna beti jai-giroan ospatzen da. Festan murgiltzeko ezinbestekoa da jantzi egokiak soinean eramatea: mahoi urdinezko arropak eta lepoan laukidun zapia.
Aste Nagusia Bilbon
Aste Nagusia abuztuaren 15 osteko lehen larunbatean hasten da eta gustu guztientzako askotariko jarduerak eskaintzen dira. Zalantzarik gabe protagonista Marijaia da, jantzi tradizionala soinean eta buruan zapia korapilatuta dantzatzeari uzten ez dion emakumea.
Jai honetan kontzertu, haur jarduera, lehiaketa, ikuskizun eta txosnek osatzen duten agenda zabalaz goza daiteke. Txosnak itsasadarraren bi aldeetan, Plaza Biribilean eta Albia lorategian elkarte desberdinek eraikitako kasetak dira eta musika, janaria eta edaria eskaintzen dituzte.
Antzar Eguna Lekeition
Irailaren 5ean, Lekeitio arrantza-herria jai-giroan murgiltzen da urteko ekitaldi entzutetsuenetakoa ospatzeko: Antzar Eguna. Hiru mende baino gehiagoko historia duen tradizio hau herriko jaien une gorena da eta portuan zein herriko kaleetan biltzen diren milaka bisitari erakartzen ditu.
Antzar Eguna kirol-lehiaketa baino gehiago da, Lekeitioko kale guztietan musika, dantza, janaria eta edaria aurki daiteke. Gainera, bisitariek traineru-estropada edo paella eta patata tortilla lehiaketa bezalako jarduerez goza dezakete.
Arrantzale Eguna Bermeon
Arrantzale Eguna irailaren 9an ospatzen da eta Bermeoko jai garrantzitsuenetarikoa da. Herri honen identitatea eraiki duten arrantzaleen lan gogorrari egiten zaion omenaldia da.
Egun honetan zehar, herria kolorez eta pozez janzten da adin guztietarako jarduerekin. Bertakoak jantzi tradizionalekin janzten dira eta etxeko txikienak haur jarduerez gozatzeko aukera daukate.
Azken finean, datorren hilabeteetarako euskal jai tipikoen bila bazabiltza, hau da Bilbao Bizkaian ospakizun berezienez topera gozatzeko nahitaezko zerrenda. Zure zain gaude!
-
Arrantzale eguna
- abuztuaren 17(a) · abuztuaren 17(a)
- Ondarroa
-
Getxoko Zirkuitua 2025 "Otxoa anaien memoriala"
- abuztuaren 3(a) · abuztuaren 3(a)
- Getxo
-
Pozalaguako Jaialdia
- abuztuaren 8(a) · abuztuaren 9(a)
- Karrantza
-
Aste Nagusia
- abuztuaren 16(a) · abuztuaren 24(a)
- Bilbao
-
Athletic Club vs. Sevilla FC (LALIGA EA SPORTS)
- abuztuaren 17(a) · abuztuaren 17(a)
- San Mamés
-
Mamma Mia!
- abuztuaren 14(a) · irailaren 21(a)
- Teatro Arriaga Antzokia
-
Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia 2025
- uztailaren 21(a) · uztailaren 27(a)
- Portugalete
-
Bilbao Blues Festival 2025
- uztailaren 25(a) · uztailaren 27(a)
- Bilbao
-
in situ: Refik Anadol
- martxoaren 7(a) · urriaren 19(a)
- Guggenheim Bilbao Museoa