Dolomiten antzinako fabrika

Bisita ezazu gure industria-ondarea beste era batean

Museo Dolomitas

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Dolomiten fabrika zaharreko deskarga-estazioak, gaur egun museo bihurtuta, bisita gidatuak edo libreak egiteko aukera ematen du. Bisitak aukera ematen digu denboran atzera egiteko, fabrikak euskal industriarentzat oso rol inportantea betetzen zuen garaira. Gainera, bisitaldiak denon interesekoa izango den bideo bat eta ikus-entzunezko bat ditu; ordubeteko iraupena du.

Kontuan hartzeko

Gomendatzen da neguan arropa beroa eramatea.

Oso garrantzitsua da garaiz iristea. Taldeak hitzartutako ordua baino 10 minutu lehenago egon beharko du. Bestela, gerta daiteke bisita aurreikusita zegoen bezala ez egitea.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Enkarterri

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Museoak eta erakusketak

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania

  • Prezio-tartea

    Hainbat prezio-tarte, 0-15 €

  • Irisgarritasuna

    • Ez dago arkitektura-oztoporik
    • Entzuteko zailtasunak dituztenentzako neurriak