Bizkaiko Txakolina, izaera propioko ardoa
Ardo gazte eta frutaduna dugu Bizkaiko Txakolina, mundu mailako enbaxadorerik onena. Bizkaira bazatoz dastatu beharko zenuke!
Graduazio erdiko ardo gazte zaporetsua dugu Bizkaiko Txakolina. Aldi berean, freskoa eta garratz ukitu tipikoa dauka. Produkzioaren parte handi bat (% 95) ardo zuria egiteko da. Berau produzitzeko hiru mahats mota erabiltzen ditugu: Hondarribi Zuria, Hondarribi Zuri Zerratia eta Hondarribi Beltza. Ardo mota hau primerakoa da itsasoko plateretarako.
Txakolina dastatzeko erarik tipiko eta egokiena ardandegian da. Bizkaian 50 ardandegi inguru aurkitu ahal izango dituzu. Horietan, bisita gidatuak antolatu ohi dira, jatorri-deituradun ardo hau benetan ezagutu ahal izateko.
Aukera paregabea izan daiteke ardandegian bertan ardoak erosi etxera eraman ahal izateko, gure lurraldeko oroitzapen ezinhobea baita.

Gure zaporeak dasta itzazu
Culinary Nation-aren bihotza